Ikasle ohia / Ex alumno: Oskar Angulo (Euskaldunon Egunkaria eta Berria)

Oskar_Angulo_Sustatun[EU]
Oskar Angulo informatikaria Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarien informatika-arduraduna izan da hasieratik.

Luistxo Fernandez-ek artikulu ederra atera du aste honetan Sustatun: Euskaldunon Egunkaria, 20 urte Interneten (eta ni ere bai, bide batez). Informatikan eta Interneten arkeologian aztertu nahi duenerako material ezin hobea da artikulu hori. Luistxo da euskara Interneten murgiltzeko ahalegin gehien egin dituenetariko bat. Eragile nekaezina da bera. Eta Luistxo bera eta Euskaldunon Egunkarian Internet-gintzan nola jaio ziren azaldu du artikuluan zehaztasun handiz.

Luistxo Fernandez eragile-eragilea da, baina ez da informatikaria. Alboan informatikariaren laguntza beharrezkoa zen lan mardul eta ausart hori ondo bideratzeko, eta Oskar Angulo izan zen bere sostengua. Hasieran Informatika Fakultateko eta Ixa taldeko Eneko Agirre eta Jon Mikel Intxausti informatikarien aholkua ere jaso omen zuen Luistxok, baina Oskar izan zen Interneteko atea zabaldu ziona.

Informatikari baten lan txukunaren fruitua zein izan daitekeen azaltzen du Luistxok:

“2003. urtean, Egunkaria itxi zutenean, Egunkaria.com zen Interneteko euskarazko eduki gehien zeukan domeinua, eta askogatik gainera. Digitalizatutako artxibo handi bat zegoen han, oso ondo landua, hemeroteka ikaragarri on eta handia orduko beste medio batzuekin alderatuta. Eta hura ere desagerrarazi zuten egun batetik bestera…
Zorionez, Berriak, paperean zein Interneten, Egunkariak egindako lehen urrats haien segida bikaina egin du.
Oskar Angulo gaur egunean Berriako informatika arduraduna da, lau laguneko talde bateko nagusia.”

[ES]
Nuestro ex-alumno Oskar Angulo es y ha sido desde su creación el responsable de informática en el periódico Berria, anteriormente también desempeño la misma labor en el periódico Euskaldunon Egunkaria.

El artículo Euskaldunon Egunkaria, 20 urte Interneten (eta ni ere bai, bide batez) de Luistxo Fernandez en la revista Sustatu on-line sobre Internet hace un poco de arqueología informática y relata el proceso desarrollado en 1996 dentro del periódico Euskaldunon Egunkaria para empezar a utilizar Internet en labores periodísticas. En el relato de este pionero se señala la gran ayuda que recibió del informático Oskar Angulo (exalumno de la Facultad de Informática de la UPV/EHU) para solucionar los problemas técnicos que aparecían, y se alegra del desarrollo que ha seguido Berria por ese camino tanto en su versión en papel como en la digital.

2 iruzkin honentzako: Ikasle ohia / Ex alumno: Oskar Angulo (Euskaldunon Egunkaria eta Berria)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>