Info7: CODE.ORG, programazioa ikasteko ataria / Portal para aprender a programar

[EUS]
Pasa den ostiralean Info7 irratiko Talaiatik programan Code.org atariaz aritu ziren CODE.ORG, programazioa ikasteko ataria saioan. Hona hemen esalditxo batzuk:

Algoritmoak, aldagaiak, begiztak eta funtzioak bezalako kontzeptuak ikasteko atari paregabea. Eskoletara eta autoikaskuntzara bideraturik sortua izan zen.  […] Bertan programazioaren oinarrizko kontzeptuak praktikan jartzeko aukera eskaintzen digu atariak, modu oso grafiko eta errazean, haurrentzako ezagunak diren pelikuletako pertsonaiekin lagundurik. Programatzen ikasteko gogoa duen orok aurkituko du bere neurriko ikastaroa. […] Eta ezin aipatu gabe utzi, Donostiako Informatika Fakultatea (@txiomatika). Bertan, duela hilabete pasa, euskararen egunaren karietara, CODE.ORG euskaratze maratoia antolatu zuten. Horri esker, programatzen ikasteko ere euskara erabil dezakedugu. Dudarik gabe, auzolanean eginiko lan zoragarria.    Ikasle, irakasle zein programazio logika garatu nahi duenarentzat, lehen pausoak emateko ezinbesteko ataria da. Zabala da, erronkez betea eta bizi bizi dagoena. Probatu ez zara damutuko eta.

Pozik gaude, beste informatikazale bat konturatu da. Aipatu behar da, baina, euskarazko bertsioa ez genuela guk bakarrik mugitu, UEUko informatika sailarekin lankidetzan egin genuela.

Aupa  Code.org!


[CAS]

El pasado viernes en el programa Talaiatik de la radio Info7 hablaron del portal para aprender a  programar  Code.org. Lo destacaron como un entorno excelente para aprender los conceptos básicos de programación de ordenadores y agradecieron el trabajo hecho por la Facultad de Informática y por la UEU en su traducción al euskara.

Codeorgeus:info7

2 iruzkin honentzako: Info7: CODE.ORG, programazioa ikasteko ataria / Portal para aprender a programar

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>