7 master eskaintzen ditugu 2016-17rako

Datorren ikasturterako gure master-eskaintza aurkeztuko diegu bihar 4. mailako ikasleei.
Informatika-ingeniaritza graduaz gain, 7 master eskaintzen ditugu fakultatean 2016-17 ikasturterako.

Non: Ada Lovelace gradu-aretoan
Noiz: Asteartea, Apirilak 26,
Ordua: 16:00

Master horietako bat informatikako Ingeniariarekin lotuta dauden konpetentzia formalak ematen dituena da, alor profesionalera joateko bideratuta dago.

  • Informatika Ingeniaritza (IIM)
    Master hau da Informatikako Ingeniaritzako konpetentziak ematen dituena, gure graduak Informatikako Ingeniaritza Teknikoko konpetentziak bakarrik ematen ditu-eta

Informatikatik atera gabe sakontzeko eta doktoregorako sarbidea eskaintzeko balio du bigarren master honek:

DIFeko_masterrak

2015-16ko datuak. Eskaintza zabala eta disziplina anitzekoa

Aldiz, beste bost master hauetan informatikatik atera gabe zubiak eraikitzen dira beste diziplina batekin:

Estatu Batuetan-eta oso ohikoa da masterra aprobetxatzea norberaren ikasketetan sakontzeko eta bide batez beste alor berri batean sartzeko. Noski, azken master horietan ikasleak informatikatik datoz eta beste alor batzuetatik ere bai

Gure fakultatea aitzindaria da informatikako hainbat arlotako ikerkuntzan. Ikastegiko 97 irakasleek (%90 doktoreak) punta-puntako gaiei ekiten diete. Horregatik dugu eskaintza zabal hau. Aprobetxatu!

Iruzkin bat honentzako: 7 master eskaintzen ditugu 2016-17rako

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>