Donostiapedia martxan

Donostiapedia proiektua abian da jada, herritarren eta erakundeen partaidetzari esker. Informatika-Fakultatetik eta UPV-EHUtik badugu zer gehitu horretan, noski.
Donostiapediako bultzatzaileak.

Xabier Cañas (Euskal Wikilarien lehendakaria) eta Aitzol Astigarraga (HIRIKIA kaiko arduraduna) Donostia2016ko arduradunekin.

Helburu argia du proiektuak, Interneten dagoen Donostiari buruzko informazioa gehitzea, eta Donostiari buruzko liburu bat idaztea. Euskara eta gaztelania izango dira informazioa idazteko hizkuntza nagusiak, baina hizkuntza guztiak ongietorriak izango dira. Bederatzi jarduera antolatzen ari dira:

Wikipediaren 15. urteurrena da aurten. Egun, 38 milioi sarrera baino gehiago biltzen ditu Wikipediak; 287 hizkuntzatan ditu sarrera horiek, eta artikulu kopuruari dagokionean 31. postuan dago euskara. Ez galdu uztailaren 9an San Telmo plazako Editatoia, Europa osotik etorriko dira hizkuntza gutxituen ordezkariak. Batzuek lehenago aste horretan parte hartuko dute fakultateak antolatzen duen CODEFEST-en, baliabide urriko hizkuntzetarako teknologia-eskolan

Herritarrek Wikipedian egingo dituzten ekarpenak oinarri hartuta, aditu-talde baten laguntzarekin, 2016 urtearen amaieran argitaratuko dute egile anitzeko liburua. Liburuaren aurkibidea hau da: 1. Geografia; 2. Historia; 3. Gizartea; 4. Arkitektura, eraikinak; 5. Ekonomia; 6. Kultura; 7. Hedabideak; 8. Kirola; 9. Hezkuntza;  eta 10. Donostiarrak

Bai, gai horietan Informatika Fakultatetik eta unibertsitatetik badugu zer gehitu Wikipedian 😉      Lanera!

Ea bi urte dira EHUko Informatika Fakultatea eta Donostia2016 lankidetzan ari garela. Teknologia berriek kulturan asko lagundu dezakete, eta uste dugu Donostia kulturaren hiriburua izatea aukera ederra dela hori probatzeko. HIRIKIA du izena kultur-kai  honek, eta lantzen dituen eremuak besteak beste, hauek dira: Web-inguruneak, kode irekia, hardware askea, eleaniztasuna, sare sozialak eta bideojokoak.

3 iruzkin honentzako: Donostiapedia martxan

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>