Wonhyeok Choi: Informatika, Moda eta Enpresa Ikasketak ari naiz egiten Seulgo Sungkyunkwan Universityn; unibertsitate hori Samsung enpresarena da orain, eta herrialdeko onenetako bat da Erdieroaleen edo Softwarearen Ingeniaritza ikasteko. 22 urte ditut. Seihileko baterako etorri naiz Donostiara, Informatika Fakultatera. Nire zaletasuna pianoa jotzea da; txiki-txikitatik jotzen dut.
Nik nire unibertsitateko irakasgai berberak dituelako aukeratu nuen unibertsitate hau, horrela baliozkotu egin ahalko baititut itzultzean. Gainera, sarean begiratuta, liluratuta utzi ninduten hondartzek eta pintxoek.
Korean batik bat banaka lan egiten dugu, eta hemen, berriz, lan ugari egiten da taldean. Bestalde, hemengo irakasgaiek eduki praktikoa nahiz teorikoa bil ditzakete, biak batera; Korean, ordea, irakasgaiak teorikoak ala praktikoak dira, baina biak batera ez.
Esperientzia zoragarria ari da izaten, eta lagun korearrei esana diet etortzeko.
[…] Wonhyeok Choi, Informatika fakultatera etorritako ikasle korearra gustura dabil […]