Ikasturte honetako kode ordua kanpaina izugarri arrakastatsua izan da.

Udaberriko oporretatik bueltan, apirilean zehar, fakultateko hainbat ikasle ibili dira euskal Herrian zehar kode ordua eskaintzen. Irakurri gehiago edo entzun

2016-05-10 10.42.50Zorionak eta eskerrik asko kode ordua posible egin duzuen Donostiako informatika fakultateko ikasleei:

Julen Clarke, Aitzol Elu, Alex Abuin, Irati Aranguren, Maria Lasa, Iker García, Andoni Rivera, Iñaki Landa, Mikel Urkiaga, Aitor Saiz eta Irati Uriarte.

Zuek, zuen jatorrizko eskoletara edo ikaskideren baten eskoletara joan zarete eta zuei esker Euskal Herriko 8 eskoletan jaso ahal izan dute kode ordua: Billabonako Zubimusu Ikastola, Ermuko San Pelayo eskola, Gernikako Allende Salazar, Lazkaoko San Benito Ikastola, Lesakako Irain Eskola Publikoa, Mutriku BHI, Tolosako Samaniego Ikastetxea eta Zizurkilgo San Millan eskola.

Zuei esker, 10-12 urte arteko Euskal Herriko 350 ikasletik gorak kode ordu bat egin ahal izan du. Ordu horretan programazioarekin lotutako kontzeptu ugari landu dituzte code.org tresna erabiliz: agindu sekuentziak edo programak, errepikapenak edo begiztak, baldintzak, funtzioak eta gertaeretara zuzendutako programazioa besteak beste!

Screen Shot 10-28-15 at 01.35 PM

Udazkenean egin genuen itzulpena eta orain erabili dugu 🙂

Esperientzia erabat positiboa izan da denentzat:

  • Gaztetxoek ederki pasatu dute eta gainera ikasi egin dute

  • Haien eskoletan oso pozik daude jasotakoarekin

  • Irakasle lanak egin dituztenak ederki moldatu dira eta oro har bueltatzeko prest daude!

Aurtengo arrakasta ikusita datorren ikasturtea hasi bezain pronto martxan jarriko gara ea Kode Ordua mundu osoan antolatzen den tarte berean, abenduan, gu ere antolatzeko gai garen.

2 iruzkin honentzako: Ikasturte honetako kode ordua kanpaina izugarri arrakastatsua izan da.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>