Informatika kulturaren alde (DSS2016) // La informática herramienta de cultura

EHU-Informatika eta DSS2016 lankidetzan.
HIRIKIA: Hiri irikia eraikitzen

Bi urte dira orain EHUko Informatika Fakultatea eta  Donostia2016 lankidetzan hasi ginela. Teknologia berriek kulturan asko lagundu dezakete, eta uste dugu Donostia kulturaren hiriburua izatea aukera ederra dela hori probatzeko. HIRIKIA du izena gure “kultur kaiak”, eta lantzen dituen eremua, besteak beste, hauek dira: Web-inguruneak, kode irekia, hardware askea, eleaniztasuna, eta sare sozialak. Hainbat proiektu eta iniziatiba lantzen ari gara, ikusi:

  • Ohareleanitzak. Joan zarete Pasaiko Ondartxo-Albaola museoa ikustera?
    Azalpenak lau hizkuntzatan idatzita daude paneletan, baina beste 20 hizkuntzatan ere ikusi eta entzun ahal izango dituzu zure telefonoan bertan, Albaola app aplikazioa instalatuz gero. Manex Garaio-k, Fakultateko ikaslea, bere gradu amaierako proiekturako OharEleanitzak aplikazioa diseinatu zuen. Kodea eta berau erabiltzeko gida eskuragarri daude git-enAlbaola_ohareleanitzak
  • Gida Eleaniztunak DSS2016 – Poesiaren Ibilbidea
    Poesiaren_Ibilbideak_gida_eleanitzak

    Entzun eta irakurri poesiak ibilbideko geltokietan

    Esther Ferrer artista donostiarrak diseinatutako kale-erakusketa bat da, ibilbide poetiko bat. Donostiako kaleetan zehar topa daitezkeen 12 puntuetan (erakusketa honetan geltokiak deitzen dira), QR kodeak daude erabiltzailearen eskura. Horiek gailu mugikorrarekin eskaneatu eta http://poesiarenibilbidea.dss2016.eu/ webgunera iritsiko gara, puntu edo geldialdi bakoitzerako artistak prestatu dituen olerkiak irakurtzeko eta entzuteko aukerarekin. Proiektu honi Gida Eleaniztunak plataforma erabiliz eman zaio sostengu digitala, euskarazko eta gaztelaniazko edukiak gordez, eta erabiltzaileari horiek entzuteko aukera emanez. Testu guztiak eskuz errepasatuta daude, eta audio fitxategiak ere modu profesionalean sortutakoak dira, izan ere, horretarako aukera ere ematen du Gida Eleaniztunak plataformak.

    Ondasun Lapurtua. Donostia 2016 egitasmoaren barruan, apirilaren 8an Okendo Kultur Etxean martxan jarri zen erakusketa da Ondasun Lapurtua (http://productorobado.dss2016.eu/). Edukia euskaraz eta gaztelaniaz sortzeaz gain, Gida Eleaniztunak plataforma erabiliz, erabiltzaileari informazioa beste hizkuntzetan eskaintzeko aukera ikusi da: itzulpen eta lokuzio profesionalak erabili dira frantsesez eta ingelesez zegoen edukia lantzeko; japoniera, txinerra, italiera eta alemanierako, aldiz, itzulpen automatikoa eta ahots-sintesia erabili dira, edukiak eta audioak modu guztiz automatikoan sortzeko. Informazio gehiago, Elhuyar Fundazioaren webgunean.

  • Behagunea. Medioetan zenbatetan eta zein iritzirekin aipatzen da DSS2016? Automatikoki neurtu nahi dugu iritzi positibo-negatiboen zerrenda eta identifikazioa. Helburu horretan lan egin du Informatika Fakultateko Ixa Taldeak OpeNER proiektu europarrean. Horretan emaitza arrakastatsuak lortu zirenez. Europa mailan landu duguna orain DSS2016 proiektuan aplikatu dugu. Kontsultatu Behagunea: http://behagunea.dss2016.eu/Behagunea
  •  Donostiapedia proiektua. Wikipedia aberasteko Donostia eta kulturari buruz artikulu asko sortu eta zabaldu hainbat hizkuntzatan. Euskal Wikipedia da gure bidelaguna. 2015ean sortu ziren.  2016an Donostiapedia proiektua jarri dugu martxan. Ez galdu uztailaren 9an San Telmo plazako Editatoia, Europa osotik etorriko dira hizkuntza gutxituen ordezkariak. Batzuek lehenago aste horretan parte hartuko dute fakultateak antolatzen duen CODEFEST-en, baliabide urriko hizkuntzetarako teknologia-eskolan. Helburu argia du proiektuak, Interneten dagoen Donostiari buruzko informazioa gehitzea, eta Donostiari buruzko liburu bat idazteaLiburuaren aurkibidea hau da: 1. Geografia; 2. Historia; 3. Gizartea; 4. Arkitektura, eraikinak; 5. Ekonomia; 6. Kultura; 7. Hedabideak; 8. Kirola; 9. Hezkuntza;  eta 10. Donostiarrak. Liburua 2016ko abenduan argitaratu zen.
    Gainera, EHU-Wikipedia_2016 wikiproiektuaren barruan fakultateko ikasleek 20tik gora artikulu gehitu dituzte informatikaz Euskal Wikipedian.
  • Azpiegiturak Internet errazago hartu ahal izateko hirian, kalean. Lankidetzan gabiltza i2basque, Guifi.net, Donostiako udal informatika Zentroa eta Donostiako sustapena.web_azpiegituraDSS2016
  • Aldibereko itzulpena edozein ekitalditan azpiegitura berezirik gabe erabili ahal izatea Internet eta mugikorren bidez.  Interprest prototipoa martxan dago eta lanean hasi da…
  • Hirikilabs laborategia Tabakalera eta DSS2016-ren arteko proiektua da. Teknologia sozial eta kolaboratiboak lantzen dira, mundu digitalarekin eta arlo sozialekin loturan. Hacker, maker eta “zuk zeuk egin” ikuspuntutik lan egiten da, eta “artisau digitalen” ideia kontuan izanik. Fakultateko ikasle talde batek Hitz Machine sortu eta kokatu du Donostiako Autobus geltoki berrian. Hainbat hizkuntzatan oinarrizko hitzegitxoak eskaintzen ditu makinak ek Hirikilabs-erako bisita bat antolatu dute apirilean eta hasi dira laborategi hauetan parte hartzen informatikako osagaiak gehitzen.

  • Iturriak.org iniziatiba sustatu (Wikisource barruan). Gure ondare historikoa gordetzen duten aspaldiko hainbat testu gure oraingo idazkera ulergarriagoan jarri nahi ditugu transkripzio kolaboratiboen bidez. Begiratu, ikasi eta lagundu!
  • Paths proiektuan Europeanarekin lortu zena Donostia inguruko ondarea bisitatzeko egokitu nahi dugu

    Ondarebideak. Liburutegi, museo eta artxibategietako ondarea gero eta gehiago digitalizatuta dago, eta lekuan bertan ez ezik atari digitalen bidez ere kontsulta dezakegu. Europeana, esate baterako, organismoak Europa mailako museo garrantzitsuenak koordinatzen ditu. Tamalez, biltegi digital hauetan dagoen informazio kopuru erraldoiak oso zaila egiten du bisitariarentzat bertako edukiak modu eraginkorrean atzitzea.
    Gurera etorrita, Donostialdean kultura aldetik ikusgarri diren obra eta elementu digital andana dago. Ondare horri bizia emateko sortu da Ondarebideak plataforma digitala. Bertan, adituek sortutako “erakusketa digitalak” ikusi eta jarraitu ahal izango ditu bisitariak, baita bere erakusketa propioak sortu ere, irakurketa eta interpretazio pertsonaletarako bidea eskainiz. Erakusketa edo ibilbide horiek irizpide ezberdinen arabera prestatu ahal izango dira: gai orokorrak (Arkitektura, Musika), garai historikoak (XIX. mendea), pertsonaiak (Aita Donostia, Bilintx)… Beren artelanak bisitatzeko ibilbide digital interesgarriak sortzeko lan egin du Informatika Fakultateko Ixa Taldeak PATHS proiektu europarrean. Emaitza arrakastatsuak izan dira. Orain ideia hori gurera ekarri nahi dugu:  Donostiako inguruetan ikusgarri diren artelanak, museoak, parajeak, tokiak bisita-bideak sortzeko laguntza. 2016an  plazaratu zuten plataforma  IXA taldea, Elhuyar eta Euskomedia-ren artean. Geroago 25 ibilbide baino gehiago definitu izan dira.

  • CODEFest udako eskolak baliabide urriko hizkuntzak biziberritzeko helburu argia dauka. Komunikazio elektronikorako tresna eraginkorrak eskaini eta hauek nola erabili erakutsiko da uztailaren 4tik 8ra. Astebeteko ikastaro praktikoan, egungo hizkuntza ­teknologiak aztertu eta aplikazioak garatzeko aukera izango da; lan­taldeak eratuko dira, hizkuntzalari, software ingeniari eta ikasleak integratuz proiektuak auzolanean garatzeko.Codefest-a astebarruan izango da, eta asteburuan Wikipedia edit­a­thon batekin borobilduko du ekitaldia. Hizkuntza txikietan fokua jarriz, hiriari buruzko artikuluak idatzi eta itzuliko ditu ahalik eta hizkuntza gehienetara.
  • HorKonpon. Konponketa-tailerra. HorKonpon tailer irekia da, egunerokoan erabiltzen diren gailu edo etxetresna elektrikoak konpontzea eta berrerabiltzea helburu duena. Ekimen honen bidez, herritarrak autonomoago bihurtzea (do it yourself) eta talde-lana sustatzea (do it together) lortu nahi da. Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatuz, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu. 2015eko maiatzean jarri zen martxan.
  • Euroku. Mugikorrerako joko honek, galdera-sorta txikien bidez, hiriburutzari eta europar kulturari buruz daukazun ezagutza neurtuko du. CodeSyntax-ek garatu du. Galderak automatikoki erauzteko sistema darabil eta Wikipediatik elikatzen da.

[ES]

Las nuevas tecnologías pueden ayudar mucho a la cultura y la Facultad de Informática de la UPV/EHU lleva casi dos años trabajando en diferentes proyectos con Donostia2016
(DSS2016). Nuestro “muelle cultural” se llama. HIRIKIA y abarca entre otras las siguientes áreas: entornos web, código abierto, hardware libre, plurilinguismo y redes sociales. Estamos trabajando diversos proyectos e iniciativas:

  • Ohareleanitzak. Habéis visitado el museo Ondartxo-Albaola de Pasajes?
    Aunque las esplicaciones están escritas en cuatro iidiomas se pueden leer y escuchar también en otros 20 idiomas en el teléfono instalando la aplicación Albaola app.
    Manex Garaio, alumno de la Facultad, diseñó para su Proyecto Fin de Grado la aplicación OharEleanitzak.
    Se puede obtener el código y la guía en gitAlbaola_ohareleanitzak

 

 

 

  • Producto robado. Dentro de Donostia 2016 el 8 de abril se puso en marcha esta exposición en la casa de cultura Okendo

 

 

 

 

  • Behagunea es una herramienta para hacer el seguimiento festivales o eventos. Este sitio web, además de recopilar lo editado, clasifica cada edición, identificando a qué tema corresponde, e indica si las opiniones son positivas, negativas o neutrales. El sitio web desarrollado puede adaptarse con facilidad a cualquier dominio nuevo, para que cualquier organización o sociedad pueda usarlo.
  • Behagunea

 

  • Proyecto Donostiapedia. Se han generado y expandido en varios idiomas muchos artículos sobre donostia y la cultura para enriquecer Wikipedia. Euskal Wikipedia es nuestra compañera. En 2015 se generaron 100 artículos en . En 2016 hemos puesto en marcha Donostiapedia. No te pierdas la editaton de la plaza San Telmo el 9 de julio. Habrá representates de lenguas minoritarias de toda Europa. Algunos participarán la semana anterior en CODEFEST, escuela tecnológica para lenguas de recursos limitados. Objetivo escribir un libro sobre Donostia. El libro fue publicado en diciembre de 2016
  • Infraestructuras para poder acceder a internet más fácilmente en la ciudad. Colaboramos con i2basque, Guifi.net, Donostiako udal informatika Zentroa eta Donostiako sustapena.web_azpiegituraDSS2016
  • Utilización de la traducción simultánea en cuaquier evento sin dispositivos específicos. Simplemente el movil e Internet. El prototipo Interprest está en marcha ya.
  • Hirikilabs proyecto de colaboración entre Tabakalera y DSS2016-ren arteko proiektua da. Trabajan en el marco de las tecnologías sociales y colaborativas para crear actividades que relacionen el mundo digital y el empoderamiento ciudadano, con una perspectiva hacker, maker y de “háztelo tú mismo” sobre todo lo que se hace y sin olvidarse de la idea de “artesanos digitales”. Un grupo de estudiantes de la facultad ha participado en la creación de Hitz Machine y lo ha colocado en la nueva estación d eautobuses de Donostia. La máquina ofrece pequeños diccionarios en varios idiomas.

  •  Impulsar la iniciativa Iturriak.org , dentro de Wikisource. A través de un trabajo colaborativo, queremos transcribir, hacer comprnsible nuestro patrimonio histórico.

  • Paths proiektuan Europeanarekin lortu zena Donostia inguruko ondarea bisitatzeko egokitu nahi dugu

    Ondarebideak: cada vez es más frecuente poder obtener digitalmente acceso directo al patrimonio bibliográfico, museístico y en general a todo tipo de archivos,. Desgraciadamente es tanta la información guardada que resulta dificil su acceso de una manera agil y eficaz.
    En Donostialdea hay mucha documentación relacionada con la cultura. Para promocionarla y darle vida se ha creado la plataforma digital Ondarebideak donde podemos seguir “exposiciones digitales” creados por expertos así como crear exposiciones propias ofreciendo una lectura e interpretación personal, individualizada. Estas exposiciones o recorridos se puden organizar de diferentes maneras: temática general (arquitectura, música), por épocas (S. XIX), personalidades (Padre Donostia, Bilintx)…. El grupo de investigación IXA taldea de la Facultad ha estado creando estos itinerarios digitales interesantes, dentro del proyecto Paths, con ayuda europea. Los resultados están siendo exitosos y ahora lo queremos trasladar a Donostia para ayudar a visibilizar nuestro patrimonio, museos, lugares de interes…. Se puso en funcionamiento en 2016 en funcionamiento en el 2016 entre  Ixa taldea, Elhuyar y Euskomedia. Se han definido más de 25 recorridos.

  • CODEFest Organización del congreso internacional de tecnología para lenguas minoritarias Coding For Language Communities 2016 del 4 al 8 de julio.
  • HorKonpon. taller de arreglos. HorKonpon es un taller abierto cuyo objetivo es arreglar y reutilizar el pequeño moviliario eléctrico. El objetivo de esta iniciativa es hacer mas autónomas a las personas (do it yourself) y formentar el trabajo en grupo (do it together).
  • Euroku. Este pequeño juego para móviles mide el conocimiento que tenemos sobre la capitalidad y la cultura. La ha desarrollado CodeSyntax. Utiliza un motor automático de gneración de preguntas que se alimenta de Wikipedia.

4 iruzkin honentzako: Informatika kulturaren alde (DSS2016) // La informática herramienta de cultura

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>