J. Makazaga: Bideoak aisialdirako baliagarriak badira, ikasteko ere bai

Kalitatezko bideoak egiteko oinarrizko arau eta irizpideak ikastaroa eman dute  Joseba Makazaga Odria Informatika Fakultateko irakasleak eta Amaia Arroyo Sagasta magisteritzan diplomadun (2004) eta IKTak formazioan masterdunak (2006).

UEU365 blogean egin dieten elkarrizketatik atera ditugu bi zati hauek:

Zeintzuk dira ikastaro honen helburuak?
Joseba: Oinarrizko tresnekin, guztion eskura dauden tresnekin, kalitatez onargarriak diren bideoak sortzea posible dela erakustea izan daiteke bat. Baina horrez gain, bideoak sortzeko dauden aukera anitzen artean guri errazena eta erabilgarriena iruditu zaiguna besteei azaltzea ere bada helburua. Bestalde, kontuan hartu beharreko oinarrizko arauak ere azalduko ditugu… […]

Zeintzuk dira aipatutako oinarrizko arau eta irizpideak?
Amaia: Egin dugun saioan batez ere lau arlo landu nahi izan ditugu: arlo teknikoa, didaktikoa, pedagogikoa eta estetikoa. Eta bakoitzean bizpahiru irizpide edo gidalerro ematea bideoak ganoraz egiten ikasteko. Iraupena zaintzea, gidoia ondo idaztea, azalpenen argitasuna nabarmentzea, teoria eta praktikaren arteko konbinazioari garrantzia ematea, jakin-mina sustatzearen garrantzia, helburua pedagogikoa dela ez ahaztea; eta arlo estetikoari dagokionez, irudiak erabiltzerako orduan irudiak edukiarekin lotuta egotea zein garrantzi daukan. Youtubeko kanal bat egiten badugu hezkuntza bideoekin, gure estiloa zaintzea. Modu berean hastea, bukatzea. Irizpide sinpleak dira, baina horrek bermatzen du gure bideo horiek egokiak izatea.   […]

Zerk bultzatu zaituzte ikastaroa antolatzera?
Joseba: Engainatu egin ninduten… 😉
Informatika Fakultatean On-Line eskaintzen den Master batean aritzen gara eta bideo asko sortu behar izan ditugu. Esperientzia hori partekatzeko eskatu zidaten.

Eskerrik asko, Joseba. Eskerrak “engainatu” egin zintuztela.  😉

Iruzkin bat honentzako: J. Makazaga: Bideoak aisialdirako baliagarriak badira, ikasteko ere bai

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>