Abian 2016-17 ikasturtea

16-17_egutegiaAstelehenean abian jarriko dugu ikasturte berria.
Goiz hasten gara, udazkenean jai asko izango ditugulako. Ikusi egutegia.
Ordutegiak, azterketa-egunak eta abar webguneko 2016-17 ikasturtea atalean jarri ditugu.

Asteartean laborategian ikasle berriei erakutsiko diegu EHUko zerbitzu informatikoak erabiltzen: fakultateko webgunea, posta elektronikoa, Wifi, LDAP kontua, laborategiak, Egela (Moodle), urrutiko memoria, kudeaketa akademikoa, ordutegiak telefonoan.
Ikusi aurkezpenaren fitxategia: laborategien-aurkezpena-euskaraz-16-17.pdf Inkesta

Aurten ere kupoa bete dugu 🙂
1. mailako ikasle berriak 145 dira: 78 euskaraz eta 67 gaztelaniaz. ONGI ETORRI!

Gainera, 20 ikasle berri etorri dira 3. mailara espezialitatea egitera 🙂
ONGI ETORRI!

 


Pena, oraingoz ikasle gutxi animatu dira aurten Ingeniaritza Informatikoko Masterra egiten.
Ematen du gradua bukatuta azken aldian ikasleek lana erraz lortzen dutela (kalitatezko lana?), eta horrela… gutxi batzuek bakarrik osatzen dutela beren informatika-formazio osoa. Bai, pena da, merkatuan informatikari kualifikatuen eskasia nabarmena dago.

Spyro enpresako zuzendaria (DV, 2016-08-22)

Honela zioen prentsan Spyro enpresako zuzendari nagusi Ricardo González-ek orain dela bi aste:

“Industriak ez dago etorkizunik ez badira aprobetxatzen makinek ematen dizkiguten datuak
[…]
Merkatuak eskatzen duena kontuan hartuk balitz, ziur aski asko aldatuko litzateke karrera batean edo bestean matrikulatzen diren gazteen kopuruak.
[…]
Informatika ikasten ari direnak, behar ditugunaren erdia dira.”

(DV, 2016-08-22)

Fakultatean formatzen ditugu informatikariak.

Aupa ikasle berri horiek!
Aupa masterra egiten animatzen diren ikasle horiek!

 

 

 

 

 

 

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>