Nora joan da gaur kaio hori?

Kaioak_Lafuente

Kaioen joan-etorriak, kontrolpean (Diario Vasco, 2016-07-23)

Hegan egiten badakizu kilometroak egitea oso erraza da.
Zenbat kilometrotara mugitzen dira Ulian itsas aldean lo egiten duten kaioak?

Zaila zen erantzutea, baina orain posiblea da gure fakultatean sortu den WimbiTek spinoff enpresari esker. Aranzadiko biologoen eta gure fakultateko Adian iker-taldearen arteko aliantza bati esker, faunaren jarraipena GPS bidez egitea posiblea da orain. Kaioak bizkarrean daraman dispositiboak etengabe transmititzen du bere posizioa. Horrela jakin izan da Uliatik egunean zehar erraz mugitzen direla Arrasateraino, Donibane Lohitzuneraino edo hainbat kilometrotan itsas barruraino.

Asmakizun honen protagonistak Carlos Gómez, Borja Gamecho, Unai Burgos ikerlariak eta Luis Gardeazábal eta Alberto Lafuente irakasleak izan dira. Eskerrik asko gure ingurunea hobeto ezagutzen laguntzeagatik.

WimbiTek enpresa berriak Toribio Echevarría saria jaso du uda honetan. Zorionak!

 

Iruzkin bat honentzako: Nora joan da gaur kaio hori?

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>