Interprest ikastaroa: aldibereko itzulpenerako azpiegitura merkea

Interprest probatu dugu atzo Informatika Fakultatean. Zentro Batzarra egin genuen, 30 pertsona ginen denek ez zuten euskaraz ulertzen, azalpen guztiak euskaraz hutsez eman ziren mahaitik, baina euskaraz ez zekitenek ere ulertu zuten. Nola? Olatz Arbelaitz dekanordeak itzultzailearena egin zuen, euskaraz esaten zirenak erdaraz parafraseatu zituen, eta euskaraz ez zekitenek beren mobilean interprest aplikazioa instalatuta Olatzenak primeran aditzen zituzten.

interprest3Hiru hilabete pasa dira Interprest aldibereko interpretaziorako azpiegitura aurkeztu zenetik. Ordutik hona han eta hemen probatu da. Donostiapediako saioan erabili zen uztailean San Telmo parean.

Orain pausu berri bat eman nahi da: 2 gailu utzi eragileen esku interpretazio beharra duten ekitaldietarako.

Gailuaren funtzionamendua azaltzeko tailer praktikoa antolatu dugu:

Eguna: irailak 29 osteguna,
Ordua:18:00tan
Non: Okendo liburutegian.

Badakizue zuek, Interprest erabilerraza da. Lehen aldiz marxan jartzeko prozedura zein den azalduko dugu tailerrean, bai eta web bidez  ekitaldiak nola konfiguratu ere. Teknikari eta garatzaileentzako azalpen zehatzagoak ere emango dira. Fakultatean erosiko dugu interprest sistema bat.

Tailerrera bertaratzeko modurik bazenute abisatu mesedez Aitzoli. Zuen inguruan interesa izan dezakeenik ezagutzen baduzue, zabaldu lasai gonbidapena.

Aitzol Astigarraga
Hirikia Kaia / Muelle Hirikia / Quai Hirikia / Hirikia Quay
T 943 483 344 / M +34 680 725 926
aitzol_astigarraga@dss2016.eu

2 iruzkin honentzako: Interprest ikastaroa: aldibereko itzulpenerako azpiegitura merkea

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>