Hitzaldia_Charla: M. Lopez de la Calle. Ondarebideak

ondarebideak

 

Gaur arratsaldeko 15:00etan, Informatika Fakultateko  3.2 mintegian, IXA taldeak antolatuta Maddalen Lopez de Lacallek hitzaldi hau emango du:

Izenburua: Ondarebideak: Ondare digitala atzitu, erabili eta interpretatzeko modu berri bat

maialen_lopez-_lacalleLaburpena: Gurean kultura aldetik ikusgarri diren obra eta elementu digital andana dago. Ondare horri bizia emateko sortu da, hain zuzen ere, OndareBideak proiektua. Horretarako eduki horien gaineko plataforma digital bat garatu dugu, “museo digitala”. Bertan, adituek sortutako “erakusketa digitalak” ikusi eta jarraitu ahal izango ditu bisitariak, baita sare sozialen bidez partekatu eta gustokoenen aldeko bozka eman ere. Horrekin batera, ibilbide propioak sortzeko aukera emango du webguneak, lan kulturalen irakurketa eta interpretazio pertsonaletarako bidea eskainiz. Ibilbide bakoitza erabiltzailearen erakusketa pertsonala izango da, otutzen zaion edozein irizpideren araberakoa izan daiteke, adibidez: gai orokor bat (Arkitektura, Musika), garai historiko jakin bat (XIX. mendea), leku jakin bati lotua (Ulia edo Urgull), pertsonaia ezagunei buruzkoak (Aita Donostia, Bilintx), edo gure gustoko lekuei buruzko ibilbide bat. Hau guztia, hainbat hizkuntza teknologia integratuz burutu da, halelhuyara nola, hizkuntza arteko informazioaren berreskurapena, entitateen desanbiguazioa eta ahotsaren sintesia.

Bio: Maddalen Lopez de Lacalle Lekuonak Elhuyar Fundazioan lan egiten du 2007az geroztik. Bertan, Hizkuntza teknologietan ikertzaile gisa aritu da Hizkuntza eta Teknologia unitateko I+G taldean (2007-20ondarebideak115), Hizkuntz arteko Informazioaren Berreskurapena (CLIR) ikerketa lerroan nagusiki, eta, azken urtean garatzaile lanetan dihardu gehienbat. Informatikan ingeniaria da (2007) eta ondoren, Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua Masterra (HAP) burutu zuen (2009-2012). Ikasketa hauek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) burutu ditu. Ixa taldean urtebetez lan egin zuen (2013-2014) NewsReader proiektuan.
Predicate Matrixaren bertsio desberdinen garapenean lan egin zuen eta gaur egun ere jarraitzen du horrekin lanean.

Iruzkin bat honentzako: Hitzaldia_Charla: M. Lopez de la Calle. Ondarebideak

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>