BIZILAGUNAK: Aldameneko familia. Igandeko bazkaria partekatu (2016/11/13)

Urtero bezala, aurten ere, Bizilagunak taldea lanean gaude “han” eta “hemengo” familien arteko bizikidetza eta ezagutza sustatzeko. Izan ere, bertako eta kanpotar asko gara gerturatzeko lehen pausoa eman nahi dugunok. Horregatik, elkar-ezagutza (bizikidetza, herritartasun inklusibo bat sortu, etab.)sos_ehu bultzatzen dituzten bideak bilatzen ari gara Gipuzkoako SOS Arrazakeriatik eta EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren laguntzarekin (besteak beste). Hori dela eta, Bizilagunak- ondoko familia ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, Euskal Herriko pertsonen eta bertan bizi diren etorkinen arteko harreman eta lagun berriak egiteko.
Ekimen erraz batean datza. Bertan parte hartuko dutenei ordu batzuk partekatzea, jarrera irekia, jakin-mina eta ondo pasatzeko gogoa, besterik ez zaie eskatzen. Gainontzekoa berez doa. Jarduera honek urrunetik ezagutzen duguna hurbiletik ezagutzeko aukera ematen digu. Azaleko ezagutzak aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak dakartza berarekin, eta haietatik sortzen ahal dira jarrera arrazistak eta xenofoboak.bizilagunak_participa_gipuzkoa_solidarioa1
Datorren azaroaren 13an, bazkal orduan, bi familia, bata bertakoa eta bestea etorkina, elkartuko dira igandeko bazkaria partekatzeko. Euskal Herriko herri eta hiri ugaritako etxeetan gertatuko da elkarretaratze hori. Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek parte hartuko du, eta bazkaria antolatzen lagunduko du. Familia bat bazkaltzera gonbidatu dezakezu edo beste kultura bateko familia batengatik gonbidatua izan zaitezke. Zuk aukeratzen duzu zein den aukera hoberena zuretzako. Ikasleak, irakasleak, PAS, etab. parte-hartu dezaketen ekintza da. Denak gonbidatuta zaudete.
Ikasleei gehien bat dinamizatzeile moduan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Esku-hartze komunitario eta erreal batean parte hartzeko aukera bat da. Gainera, aukera askeko kreditu bat lortuz.
Familia anfitroi edo gonbidatu moduan parte hartu
Dinamizatzaile moduan parte hartu

Informazio gehiago 943-32.18.11 (Tarana)

Ikusi beste urteetan gertatutakoa:
https://www.youtube.com/1   –   https://www.youtube.com/2   –   https://www.youtube.com/3

2 iruzkin honentzako: BIZILAGUNAK: Aldameneko familia. Igandeko bazkaria partekatu (2016/11/13)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>