Informatika Fakultateko diplomak emateko ekitaldia (2016/10/21)

gonbidapena Ostiralean, urriaren 21an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2015-2016 promozioko 73 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ana Arrieta campuseko errektoreordea eta Kepa Sarasola Informatika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Halaber, Txomin Romero ikastegiko ikasle ohiak eta egun (DIPC) Donostia International Physics Centerreko Kalkulu Zentroko zuzendariak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Informatikarako erronkak bilatzen Materialen Fisikan‘.

Informatikan Ingeniaritzako XVIII. promozioa 20 ikaslek osatzen dute,  Informatika Ingeniaritzako Graduko IV. promozioan, berriz, 53 ikasle diplomatu dira.diploma-banaketa-eu

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan espediente onenei diplomak emango zaizkie.

Jarduera amaitzeko, Musikeneko Jazz Taldea arituko da.

*Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da ondorengo kanalean: http://ehutb.ehu.eus/1katea

2 iruzkin honentzako: Informatika Fakultateko diplomak emateko ekitaldia (2016/10/21)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>