Zientzia astea 2016: Robotika, Superkonputagailuak, Web

zientzia-astea

web

 

 

2016ko Zientzia Astea dela eta, Informatika Fakultateak ekitaldi hauek antolatu ditu:

 

 

robotikaROBOTIKA standa:  Stand honetan aurkituko dituzu robotika adimentsuaren inguruko azken berritasunak eta azterlanak. Laser sentsoreekin dabiltzan robot mugikorrak erakutsiko dira. Ba al zenekien gai direla objektuak, pertsonak eta hainbat elementu “ikusteko”?

 

leire_noa

Stand Robotekin hizketan:Robotei buruz hitz egiten dugunean, zientzia fikziozkoak datoz gure gogora, baina stand honetan ospitaletan zein hezkuntza bereziko klaseetan erabiltzen ari diren benetako robotak erakutsiko dizkigute

 

 

 

web-orriaZURE WEB-ORRIA PERTSONALIZATU Standa: Autoen sektorean, kotxea jabearen gustu espezifikoetara moldatzeko praktika hedatua dago jada. Tuneatzea deritzo. Belarri gogorra eta melomanoa den gidariak bozgorailu itzelak jarriko ditu, arrantzale batek ordea, maletategi handia eta zabala izango du bere kanabera guztiak sartu ahal izateko. Guztiak gidariak dira, baina nork bere berezitasunetara moldatu du ibilgailua. Era berean, denok webgunean dauden aplikazio libreetara sartzeko bidea dugu, eta appik gogokoenak gurezaletasun, interes eta ohituren arabera ‘tuneatzea’ primeran egon liteke.. Stand honetan webgune aplikazioak tuneatzeko erreminta ezberdinak erakutsiko dizkizugu.

 

GIZASUPERKONPUTAGAILU Tailerra:superkonputagailua

Zer da superkonputagailu bat? Superkonputagailuak milaka prozesadore dituzten konputagailu bereziak dira, problema konplexuen ebazteko balio dutenak.

Jarduera honetan zuek izango zarete superkonputagailu bateko prozesadore eta arazo bati “paraleloan” (denak batera) aurre egiteak dituen onurak eta zailtasunak antzemango dituzue. Horretarako, taldekideekin batera, ariketa matematiko sinpleak ebatziko dituzue eta superkonputagailuek izaten dituzten ohiko arazoei aurre egingo diezue.

Hizkuntza: Euskara
Partaide kopurua: 28
Publikoa: 13 urtetik aurrera
Data eta iraupena: ordu bat. Azaroaren 5ean, 10:00etan
Kokagunea edo elkargunea: Kursaal

 

Iruzkin bat honentzako: Zientzia astea 2016: Robotika, Superkonputagailuak, Web

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>