Kriptografia: komunikazioen pribatutasuna babesten

kritografia_zelaia_gaur8

Kriptografia: komunikazioen pribatutasuna babesten artikulua idatzi du Ana Zelaia Jauregi irakasleak Gaur8 astekarian.

“…Lagunekin hitz egiteko edo elkarren artean argazkiak eta bideoak trukatzeko telefono mugikorra erabiltzen dugu naturaltasun osoz.[…] geure egunerokotasunaren parte bilakatu dira. Whatsapp edo haren antzeko aplikazioei esker lagunak gertu ditugula sentitzen dugu, haiekin komunikatzen gara, baina bakarrik gaude? Pribatua al da komunikazioa?

[…]

2016ko urrian, Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak teknologia alorreko 11 enpresaren sailkapena egin du “For your eyes only? Ranking 11 technology companies on encryption and human rights” txostenean. Sailkapenaren lehen postuan ageri da Facebook enpresaren Whatsapp aplikazioa eta atzetik baina gertu Apple etxearen iMessage eta Telegram Messenger.

[…]

Whatsapp aplikazioko zure kontakturen batekin komunikatzeko daukazun gakoa ikusi nahi duzu? “Encryption” atalean sakatu eta ikusi!

Whatsapp aplikazioaren zifratze-sistema hainbat funtzio eta algoritmo kriptografikoetan oinarritzen da. Erabiltzen duen Java/Android liburutegia (Signal Protocol library) kode irekikoa da (Open Source) eta eskuragarri dago ikusi nahi duen edonorentzat. Open Whisper Systems enpresak garatutako softwarea da.

[…]

Hala ere, bizi dugun aro digitalak zifratze-sistema berrien beharra sortu du eta gaur egun, erabateko pribatutasuna bermatzen duen sistemarik existitzen ez bada ere, hura lortzeko eman diren urratsak nabariak dira, oztopoak oztopo.

Gaur8-ko artikuluen zerrenda osoa

Iruzkin bat honentzako: Kriptografia: komunikazioen pribatutasuna babesten

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>