Hezkuntza materiala berrerabiltzen: ikaste-objektuak (Gaur8, 2016-12-17)

Gaur8 astekariak, Ana Arruarte-ren artikulu bat atera zuen larunbatean: Hezkuntza materiala berrerabiltzen: ikaste-objektuak
Pasarte batzuk:

Goi mailako ikasgaiak bukatu berri ditut eta poz-pozik nago, txoratzen. Lan eskaintza bat jaso dut ordezkapen bat egiteko, zehazki, bigarren hezkuntzan matematika irakasteko. Primerako notizia, beraz!
Baina poztasunarekin batera etorri dira urduritasuna eta prestaketa lanak. Jakina da, hasiberria izanik, ez naizela gainera ikaste-materiala ni neu hutsetik abiatuta sortzen hasiko. Aurrekoen esperientziaz baliatzea eta ikastea hobe izango da hezkuntza mundua errotik eraldatzen saiatzea baino, hasierako ilusio eta ausardiak horretara bultzatzen banau ere.

Egun, Moodle bezalako hezkuntza plataformak dira IOen erakusleiho nagusiak

[…] “ikaste-objektuak” deiturikoak, aurrerantzean IO, dira hezkuntzarako berrerabil daitezkeen errekurtso digital horiek. Definitzen hasita, IOa ikaste-prozesuan erabil daitekeen baliabide digitala dela esan genezake […] Esate baterako, sinu funtzioa lantzeko errekurtso digital ugari garatu dira jadanik. Beraz, zergatik ez duzu berrerabiltzen material hori ordenagailu gelako saio praktikoak egitea tokatzen zaizunean?

[…] badaude IOak sortzeko tresna eta plataforma espezifikoak, adibidez, RELOAD, Hotpotatoes, Jclic, Constructor…
[…]

2 iruzkin honentzako: Hezkuntza materiala berrerabiltzen: ikaste-objektuak (Gaur8, 2016-12-17)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>