Matematikak eta talde lanerako gaitasuna behar dira (naiz.eus, 2016-01-24)

naiz.eus egunkari elektronikoan Gotzon Aranburu kazetariak artikulu luzea eta bideo bi argitaratu zituen lehengo astean Informatika Fakultateaz.

  • Informatika Fakultatea artikuluan honela dio: “[…] Hemen ez dago zalantzarik: matematiketan ona izan behar zara, ingeniari informatiko titulua besapean hartuta irten nahi baduzu. Informatikaren oinarria zenbakiak dira, 0 eta 1, sistema binarioa. Baina EHUko Informatika Fakultatearen historia eta egungo errealitatea azaltzeko zenbaki handiagoak behar dira: duela 40 urte sortu zen, 97 irakasle dauzka, 615 ikasle, eta orain arte 3.804 tituludun atera dira hemendik, horietatik 1.091 euskaraz ikasitakoak.[…]
  • Matematikak eta talde lanerako gaitasuna, ezinbestekoak informatikarientzat Lehenengo bideoan Matematikak eta informatikaren artean dagoen lotura estua azaltzen du Maite Oronozek, Informatika Fakultateko dekanordeak. Zenbakiekin ondo moldatzea beharrezkoa dela gradu hau egin nahi bada. Ikasleek taldean lana egin behar izaten dutela ere azaltzen du, informatikari isolatu eta erdi frikiaren estereotipoa hautsiz.
  • Bigarren bideoak elkarrizketa bat erakusten du Kepa Sarasola, EHUko Informatika Fakultateko dekanoa- rekin: zelan lortu den euskara informatikan txertatzea, 58 liburu argitaratu direla, lankidetzan euskal kulturako hainbat elkarterekin, graduatu berri guztiak lanean ari direla…

Iruzkin bat honentzako: Matematikak eta talde lanerako gaitasuna behar dira (naiz.eus, 2016-01-24)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>