Informatikatik ekarpena kulturara (Gaur8, 2017-02-25)

Gaur8 astekariak, Olatz Arbelaitz-en artikulu bat atera zuen larunbatean: Informatikatik ekarpena kulturara (DSS2016-Hirikia). Ekarpen horiek azaltzen ditu artikuluan.
“[…] Laster beteko dira hiru urte Aitzol Astigarragaren gidaritzapean Dss2016ko HIRIKIA izeneko “kultur kaia” martxan jarri zela, UPV/EHUko Informatika Fakultatea eta beste eragile eta enpresa askoren arteko lankidetzari esker hainbat proiektu burutu dira:

  • Ohar Eleanitzak eta Gida Eleaniztunak proiektuetan QR kodeen bidez bisitariei  azalpenak eta audioak ematen zaie hainbat hizkuntzatan. QR irakurgailua erabiliz mugikorreko hizkuntzan hartzen dituzte mezuok […]
  • Interprest aldibereko itzulpena antolatzeko azpiegitura merkea da.  Kabinarik gabe Internet eta sakelako telefonoak erabiliz funtzionatzen du […]
  • CODEFest udako eskolan baliabide urriko hizkuntzak biziberritzeko 40 ikerlari bildu ziren uztailean […]
  • Hiztegi-Makina edo “Hitz Machine“, hainbat hizkuntzatan 100 hitzeko hiztegitxoak inprimatzen dituen makina sortu zutela Hirikilabs laborategian eta  Donostiako autobus geltokian egon zela makina hori […]
  • Behagunea proiektuak, sare sozialetan (Twitter-ren batez ere) DSS2016ri buruz ematen diren iritziak aztertuta, ea iritzi positibo, negatibo eta neutroen arteko proportzioa zenbatekoa den erakusten digu ingurune bisual batean […]
  • Ondarebideak plataforma digitalarekin Donostialdean kultura aldetik ikusgarri diren obra eta elementu digital andanari bizia emateko “erakusketa digitalak” antolatu daitzezke […]
  • Donostiapediarekin Wikipedia aberastu da eta Donostiari buruzko liburu bat idatzi da, 100 egile dituena […]
  • Euroku mugikorrerako jokoa galdera-sorta txikiak egiten ditu […]
  • Guifi.net sarea zabaldu da,  hirian Internet errazago atzitu ahal izateko […]
  • HorKonpon konponketa-tailer irekia […]

Iruzkin bat honentzako: Informatikatik ekarpena kulturara (Gaur8, 2017-02-25)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>