Tesia/Tesis: Analisi sintaktiko konputazional hibridoa (I. Goenaga 2017/03/31)

DOKTOREGO TESIAREN IRAKURKETA / LECTURA DE TESIS DOCTORAL

Egilea/Autor: Iakes Goenaga Azkarate
Zuzendariak / Director@s:  Koldobika Gojenola Galletebeitia eta Nerea Ezeiza Ramos
Izenburua/Titulo:   “ASKHi Analisi sintaktiko konputazional hibridoa paradigma desberdinen konbinazioan oinarrituta”
Data/ Fecha
: Martxoak 31, ostirala, goizeko 10:30etan  // 31 de Marzo, viernes, 10:30 horas Lekua/ Lugar :  Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan // Sala Ada Lovelace de la  Facultad de Informática

Laburpena

Tesi-lan honetan sintaxi konputazionala landu da. Hainbat aplikjaziotan erabiltzen da sintaxitik eratorritako informazioa, esaterako itzulpen automatikoan eta sentimenduen analisian.

Dependentzien oinarritutako analisi sintaktiko automatikoa hobetzeko bide desberdinak aztertu dira: izaera desberdinetako analizatzaileen hibridazioa, ezaugarrien ingeniaritzako tekniken erabilpena, multzokatze mota desberdinen esperimentazioa eta automatikoki analizatutako zuhaitz-bankuetatik eratorritako ezaugarrien erabilpena. Hainbat esperimentu egin dira morfologikoki aberatsak diren hizkuntzekin (euskara, hungariera, suediera, frantzesa, alemana)

Bestalde, 150 milioi hitzeko zuhaitz-bankua etiketatu da sintaktikoki era automatikoan; eta euskarazko jatorrizko zuhaitz-bankua nazioarteko Dependentzia Unibertsalak proiektuan proposatzen den formatura bihurtu da. Lehenengo corpusa tesi-lan honetan erabili da automa-
tikoki analizatutako zuhaitz-bankuetatik eratorritako ezaugarriak sortzeko,
eta bigarrena edozeinek erabil dezake, publikoki atzigarri baitago.

2 iruzkin honentzako: Tesia/Tesis: Analisi sintaktiko konputazional hibridoa (I. Goenaga 2017/03/31)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>