Informatikako ikasleak wikilari (El Correo, 2017-04-08)

EHUko ikasleak wikilari bihurtzen direnean  artikulua argitaratu zuen Peru S. Gamarra kazetariak Elcorreo egunkarian pasa den larunbatean. Argazkian gure hainbat ikasle azaltzen dira, eta testuan Ana Zelaia gure irakaslearen azalpenak.

Hona hemen artikuluko pasarte batzuk batzuk:

“EHUko Gipuzkoako Campusaren, Euskal Wikilarien Elkartearen eta Donostia 2016ren artean sortutako proiektua da ‘EHU-Wikipedia 2016’ ekimena. Elkarlanean antolatu dugu eta, egia esan, oso pozik gaude izan duen harrerarekin”, azaltzen digu Itziar Zubiak, Gipuzkoako Campuseko Idazkari Akademikoak […]

«Helburua, euskarazko Wikipedia aberastea izan da, zientzia artikuluak sortuz. Emaitza onak ikusita, beste bi Campusetara zabaltzea erabaki dugu, Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordetzaren laguntzarekin», argitzen digu Zubiak. Proiektua iaz jarri zuten abian, 2016-2017 ikasturtearen lehenbiziko lauhilekoan, eta izan duen arrakasta ikusirik, bigarren lauhileko honetan ere jarraitzea erabaki dute. […]

“Guztira, 77 ikaslek parte hartu zuten eta jorratutako arloak oso ezberdinak izan ziren: kimika, informatika, psikologia, zuzenbidea, kriminologia… Beren lana, edukiei dagokionez, zortzi irakaslek gainbegiratu zuten” argitzen digu Ana Zelaia Informatika Fakultateko irakasleak.

“Ikasleek asko ikasi zuten: Wikipediaren filosofia zein den, irudiak, erreferentziak eta formulak nola sartu behar diren, testua nola editatzen den… Ikasleen ikastaroa bukatu ostean, irakasleok gure ikasleentzako egokiak izan zitezkeen artikulu batzuk bilatu genituen. Hiru motatakoak bereizi genituen: beste hizkuntza batean (ingelesez edo gaztelaniaz) idatzita zeudenak eta itzuli behar zirenak, euskaraz jada existitzen zirenak baina gehiago osatu behar zirenak eta, azkenik, lan originalak izango zirenak (zerotik hasita)”, argitzen digu Ana Zelaiak.

«Ikasleen lana bukatu ostean, topaketa bat antolatu genuen Wikilariekin batera. Wikilariak ere ekimen honen protagonista garrantzitsuak izan dira. «Wikilarien lana oso inportantea izan da. […] Artikulu guzti-guztiak berrikusi dituzte behar bezalako egitura izan zezaten” argitzen du Zelaiak.

Guztira hauek izan dira emaitzak:

  • 28 artikulu berri Euskal Wikipedian:
    Ukimen-pantaila, Desfibrilagailu, Fotokopiagailu, Mikroskopio elektroniko, Metal detektagailu, Motore elektriko, Sorgailu elektriko, Dinamo eta Alternadore Memoria (informatika), Elektronika molekular, Grafo teoria, Kriptografiaren historia, Logika proposizional, Euklidesen algoritmo, Aritmetika modular, Biderketarekiko alderantzizko modular, RSA, Modus ponens, Modus tollens, Zatiketa euklidear, Konputagarritasuna,  Konputagarritasunaren teoria, Konputazio kuantiko, Espezifikazio formala, Egiaztapen formala, Jaiotza-heriotza prozesu, Errekurtsibitatea.
    Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Artikuluak
    Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2017/Artikuluak
  • Gure fakultateko 8 irakasle inplikatu dira:  Txelo Ruiz, Montse Maritxalar, Iratxe Soraluze, Ana Zelaia Jauregi, Izaskun Etxeberria, Edurne Larraza eta Xabier Albizuri.
  • Gure fakultateko 36 ikaslek parte hartu dute:
    Tasio Agirre, Bittor Alkain, Ane Arburua, Baterdena Batmunkh, Jon Diez, Jon Dorronsoro, Josu Figueiredo, Oier Irazabal Beñat Iturbe, Beñat Larrarte, Oihana Leiza, Iosu Lekubide, Nerea Losada, Miren Maiz, Maitane Martinez, Ander Merketegi, Mikel Morillo, Iñigo Ortega, Maialen Rodriguez, Gorka Setien, Jon Ander, Sukia, Urtzi Urdampilleta, Eduardo José Vallejo, Aitor Saiz, Aitor Legorburu, Mikel Aretxaga eta Joseba Arregi, Bittor Alkain, Batmunch Baterdene. Jon Vadillo, Itsaso Rodriguez, Alberto Barrutia eta Ainhoa Pato.

Iruzkin bat honentzako: Informatikako ikasleak wikilari (El Correo, 2017-04-08)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>