guifi.net jardunaldia (2017-05-09, 10:30-13:30)

EHUko sarea eta guifi.net sarea konexioaren eskema.

guifi.net jardunaldia
kolektiboki kudeaturiko eta guztien ongizaterako sare-azpiegitura

Irekia: Edonork ezagutu dezake bere funtzionamendua.
Askea: Arrazoizkoa den edozein helbururekin erabilgarria.
Neutrala: Edozein eduki edo zerbitzu eskaintzeko aukerarekin.

Data: maiatzaren 9an, asteartea
Tokia: Ada Lovelace aretoa
Ordua: 10:30-13:30

10:30 Hitzaldia: Guifi negozio-eredua

Hizlaria: Leandro Navarro (UPCko irakaslea)

UPC Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura eta Konputagailuen Saileko irakasle titularra da, eta doktorea UPCren eskutik 1992az geroztik. Interneteko zerbitzu eta aplikazioen diseinu kooperatiboa eta eskalagarria ikertzen aritu da, besteak beste. CNDS Computer Networks and Distributed Systems ikertaldea koordinatzen du UPCn, eta konputazio banatuari buruzko Erasmus Mundus masterraren arduraduna da UPCn. Sare komunitarioak eta konputazioa hodeian gaitzat dituzten Europa eta Espainia mailako hainbat proiektu koordinatzen ditu. Planelab-eko koordinatzaile da UPCn eta Association for Progressive Communications elkartearen kontseiluko kide da.

Laburpena:

Hitzaldi honetan guifi.net aurkeztuko da, egunero milaka pertsonak erabiltzen duten sare komunitario arrakastatsua alegia, eta sakon azalduko dira sare horren oinarriak, eraikuntza kolektiboko prozesuak, komunitatearen barruan garatutako tresnak, guifi.net-en ekosisteman duten zeregina, sarearen egungo egoera, tokian tokiko eragin neurgarria, eta hamar urtez baino gehiagoz ikasitako guztia.

11:45 Mahai-ingurua: Zein ondorio ditu sarea demokratizatzeak?

Zein ate irekitzen dizkigu horren parte izateak? Gertuko erabilera-kasuak.

Fakultateko supernodoko antena konikoa goian. Maider LIkona eta Alberto Lafuente behean.

Mahaikideak:

  • Maider Likona: Informatikan Ingeniaria (2005) GISA Elkartearen sortzaile (software librea eta orokorrean burujabetza digitala bultzatzen duen elkartea), 2014tik guifi.net proiektuarekin konexio duin bat heltzen ez den tokietara eramaten saiatzen dihardu.
  • Josu Aramberri: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko irakasle titularra eta i2basque sare akademikoaren koordinatzaile.
  • Ion Zabaleta: CIDIReko langilea eta guifi.net erabiltzaile aurreratua. Andoainen dagoen sarea sortzen lagundu duena eta zenbait erabiltzaileri sarera konektatzeko laguntza eskaini diena.
  • Leandro Navarro (UPCko irakaslea)

Aurrekariak:

Telekomunikazio-sare bat erabili behar dugu Internetera atera nahi dugunean. Telekomunikazio-sare komertzial asko dago: Movistar, Euskaltel, Jazztel… guifi.net ere telekomunikazio-sare bat da, baina hiru ezaugarri berezi dituena; irekia, askea eta neutrala da. Sare-interkonexiorako hitzarmen berezi baten gainean antolatuta dago: guifi.net-en kide berri bat sartzen denean, alde batetik berak konektibitatea jasotzen du, eta beste aldetik, kide berriaren sare-azpiegitura guifi.net-en integratzen da.

Horrela, erabiltzaileak eurak dira guifi.neteko jabeak, alegia, sarea sortu duten partikularrak, elkarteak, enpresak edota administrazioak. Parte hartzen duten guztiak dira sarearen jabeak. Horrela Internet-era konektatzea ez dago enpresa pribatuen eskuetan bakarrik; bideak edo errepideak bezala ondasun publiko ere bihurtzen da Interneteko konexioa.

Informatika Fakultatea eta DSS2016 lankidetzan aritu gara 2014tik. Landu ditugun 10 proiektuetako batean helburua hiriko kaleetan Internet errazago hartu ahal izatea izan da (Ping proiektua). Guifi.net sarea hiriko puntu estrategikoetara zabaltzeko ahaleginean Informatika Fakultatean guifi.net supernodo bat ezarri dugu 2017ko martxoan.

Zeintzuk dira supernodo berri horrek zabaltzen dituen aukerak?
Ikasleentzat? Ikerlarientzat? Herritarrentzat?
Jardunaldi bat antolatuko dugu aukera berri horiek aztertzeko. Ziur gaude, Informatika Fakultateko kideentzat ez ezik, komunitate unibertsitarioko jende askorentzat interesgarria da.

Guifi.net azpiegitura nagusia Donostialdean

Guifi sarea Hermanin eta Andoainen

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>