Udan ikasi Ansible, Arduino edo Wikidata UEUrekin

Informatikako ikastaro interesgarri batzuk badira UEUko aurtengo udako ikastaroetan

  • Domotika, sentsore eta automatizaziorako lehen urratsak Arduino plataforma erabiliz.
    Eibar, ekainak 29-30
    Adriana Carcedo Martín. Fakultateko ikaslea 4. mailan
    Iñigo Lopez Gazpio Fakultateko ikertzailea.
    .
    “Software libre eta irekia” kontzeptua oso ezaguna da.
    Arduino “elektronika irekia” da, hardware- eta software-prototipo interaktibo errazak eraikitzeko aproposa.
    Elektronikaz asko jakin gabe erraz lan egin dezakezu sentsore, eragingailuekin edo telefono mugikorrekin konektatzeko. Ikastaroan horrelako proiektu bat sortu ahal izago duzu osagai horiekin 😉
    .
    .
    .
  • Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.
    Eibar, uztailak 12-13
    Mikel Olasagasti Uranga
    .
    Ansible erabiliz sistema informatiko berriak sortu, instalatu, kudeatu eta estandarizatzea errago egin daiteke, lokalean (Docker, KVM, Vagrant), makina fisiko, makina birtualetan (oVirt/RHV,VMware) zein hodeian (Amazon AWS, Google Cloud Platform, Microsoft Azure, OpenStack). Horretaz gain, hodeiko zerbitzu ezberdinak, datu-baseak, switchak, biltegiratze-sistemak eta beste hainbat baliabide ere konfiguratu daitezke. Gero eta erabilera handiagoa du enpresetan, sistema informatikoak eskuz aldatzerakoan gertatzen diren arazoei aurre egiteko.
    .
  • Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia.

    Donostia, uztailak 3.  Egunbeteko tailerra praktiko Euskal Wikilarien Elkartearekin. Fakultatetik: K.Sarasola, A. Astigarraga, Ander Barrena, Iñigo Lopez Gazpio.

    .
    Wikipedia (artikuluak), Wikidata (datu-basea, mapak…) eta Wikimedia Commons (argazkiak) hirurak elkarrekin dabiltza eta oso gustura. Ikastarora joango diren informatikarientzat:

    • SPARQL eta LUA  lengoaiak
      Nola sortzen dira mapa interaktibo ikusgarri horiek Wikidata-ko datuekin?  Eta Wikipediako biografia automatiko horiek?
    • Nola sartu datu berriak Wikidata-n? Eskuz? Programa bidez?

Iruzkin bat honentzako: Udan ikasi Ansible, Arduino edo Wikidata UEUrekin

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>