Hiru aukera Senpereko Leiane-rentzat: Informatika euskaraz eta Baionako IUTeko titulazioa

Aste honetan Baionan Beñat Etxepare lizeoko ikaslea den Leiane Madariaga-k gutun mamitsua idatzi du berria egunkarian: Euskal ikaslea, Euskal Herriko arrotza. Iparraldeko ikasle batek unibertsitatean euskaraz ikasi nahi badu zenbat oztopo aurkitzen dituen deskribatzen ditu Leianek. Aukera gutxi, eta beti arrotz papera egiten:

“Hurrengo irailean, nire ikasketen jarraipena Euskal Herrian egitea erabaki dut. Bizkaian, edo eta Araban. Zoritxarrez, gure ikastegiko gainontzeko gazte gehienek Frantziara joatea erabaki dute. Ama hizkuntzarekiko atxikimendua badute, eta ez dute galdu nahi. Euskaldun peto-petoak sentitzen dira, euskara maite dute. Beraz, zergatik Frantziara joateko hautu hori? Alde batetik, gure herrian gelditu ahal izateko, desmartxa astun eta aspergarria egin behar dugu: hau da, Lapurditik, Nafarroa Beheretik eta Zuberoatik Bizkaira, Arabara eta Gipuzkoara joateko. Askoz ere errazagoa izaten da Frantziara joatea. Bestalde, gaztelerarekiko beldurra. Ohartu naizen bezala, EHUn, gaztelerak izugarrizko tokia du, asko nabaritzen da, Euskal Herriko Unibertsitatea izan arren.”

Ez dakit, Leiane, informatika gustuko ote duzun, edo Lizeoko beste lagunen batek, horrela bada aukera duzue euskaraz ikasteko. Donostiako Informatika Fakultatean hiru aukera hauek dituzue:

Titulu bikoitzarekin EHUko Informatika Ingeniaritza Gradua ere lortzen da.

  • Informatika Ingeniaritzako Graduko lau urteak Donostian egitea. Osorik egin ahal izango duzu euskaraz. Agian 4. mailan hautazko ikasgairen bat ingelesez edo gazteleraz egin nahi izango duzu, baina dena euskaraz egin ahal izango duzu.
  • Informatika Ingeniaritzako Graduko lehen hiru urteak Donostian egin, eta gero laugarren maila Baionako IUTn.
    Horrela bi titulazioak lortuko dituzu:
    – EHUko Ingeniaritza Informatikoa
    – eta Baionako Licence Professionnelle, Systèmes Informatiques et Logiciels.

    Titulu bikoitzarekin Baionako IUTeko titulazioa ere bai

  • Licence Professionnelle, Systèmes Informatiques et Logiciels” Baionako IUTn egin, frantsesez baina Baionan bertan. Eta gero 4. urte gehigarri bat egin Donostiako Informatika Fakultatean. Horrela ere bi titulazioak lortuko dituzu.

Azkeneko aukera bi horiek berriak dira. Posibleak dira, bai. Aurten jarri ditugu martxan. Donostiako ikasle batek laugarren maila Baionan egin du eta orain titulazio biak lortuko ditu. Hiru urte behar izan ditugu aukera berri horiek ondo antolatzeko, baina orain martxan daude 🙂

Donostiara bazatoz, ondo tratatuko zaitugu, Leiane. Euskarazko taldean ez zara arrotz sentituko  😉

Iruzkin bat honentzako: Hiru aukera Senpereko Leiane-rentzat: Informatika euskaraz eta Baionako IUTeko titulazioa

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>