'Marea' kablearen transmititzeko ahalmena (E. Larraza, Gaur8, 2017-06-24)

Gaur8 astekariak, Edurne Larraza Mendiluze irakaslearen artikulu bat atera zuen larunbatean: Marea kablea baino harrigarriagoa da haren transmititzeko ahalmena

Hona hemen artikuluko esaldi batzuk:

Atlantiko kableak (Berria)

“Iragan astean hasi ziren Ameriketako Estatu Batuak Europarekin zuntz optikoko Marea izeneko kableaz lotzeko lanak. 6.600 kilometroko kable luzea, 4.000 metroko sakoneratik datorrena eta 10 zentimetroko diametroa duena. Horrelakoak kontatu dizkigute berrietan. Horrelakoak kontatu dizkigute berrietan, baina horiek ez dira datu harrigarrienak, nire arreta bereganatu duen datua da segundoko 160Tb transmititzeko ahalmena duela. […]

[…]segundo bakar batean 160.000.000.000.000 bateko edo zeroko bidaliko dituela.[…]

Baina zenbat da hori? Bada, pentsa, segundo horretan jasotako informazio hori 4K-ko kalitatean grabaturiko pelikula bat balitz (kalitate horretan pelikularen minutu batek 375 MB okupatzen ditu), 24 orduko 37 egun beharko genituzke pelikula hori ikusteko!!!”

Unitateetan faktore moduan erabiltzen diren aurrizki batzuk. (Wikipediatik)

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>