Informatika Fakultateko diplomak emateko ekitaldia (2017/10/20)

  Ostiralean, urriaren 20an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2016-2017 promozioko 87 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Agustin Erkizia Campuseko Errektoreordea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko Dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Halaber, Mikel Astiz, Fakultateko ikasle ohia eta Senior Software Engineer and Tech Lead (Google), “10 urte software ingenieritzan” hitzaldia eskainiko du.

Informatikan Ingeniaria Masterreko I. promozioa 11 ikaslek osatzen dute,  Informatika Ingeniaritzako Graduko V. promozioan, berriz, 76 ikasle diplomatu dira.

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan bi espediente onenei diplomak emango zaizkie: Informatika Ingeniaritzako Graduan Jon Mediero Iturrioz eta Informatikan Ingeniaria Masterrean, Javier Fernández Anakabe.

Jarduera amaitzeko, Musikeneko Mª Angeles Dueñas kantaria eta Jorge Fernández piano-jotzailea arituko dira.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>