Gonbidapena: 40. urteurrena ostegunean Kursaalen

Geure fakultatearen 40 urteak ospatzeko programa aurrera doa. Ikusi zenbat gauza antolatu ditugun: Informatika Donostia 1977-2017
Ostegun honetan izango da CODDIIren ekitaldi nagusia, (Informatika-Dekanoen Konferentzia):

Eguna: Osteguna,  azaroak 2
Ordua: 18:30
Non:     Kursaaleko kubo txikia, Donostian

Fakultateko kide, ikasle-ohi eta informatika-enpresa asko bildu nahi ditugu ostegunean.
Mesedez, lagundu mezu hau zabaltzen. Oso egun aproposa izan daiteke aspaldiko lagunak ikusteko! Zenbat enpresatan eta erakundetan lan egiten dugun erakusteko! Urte asko daramatzagu informatika lantzen, Kursaaleko ekitaldi hau aukera aparta da lan horren berri gizartean zabaltzeko.

Pintxo bat ere izango da bertan. Eman izena webgune horrexetan!
Ikasle ohi bazara eman ditzakezu zure lantokiko erreferentzia, edo besterik gabe fakultatekoa zarela jarri eta ikasle ohia zarela.
Ostegunera arte!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>