Euskararen Eguna Gipuzkoako campusean: zientzia artikuluak, euskaraz (2017-11-30)

23.300 hitz berri sartu genituen Wikipedian atzo. R programazio lengoaia, Joan Clarke edo Euklidesen algoritmo bezalako artikuluak nabarmenki hedatu dira, eta programazioari lotutako hainbat artikulu egin dira, konjuntzio logiko, talde simetriko edo grafo oso gisa.

Euskararen Eguna dator eta berarekin batera ohikoa bilakatzen ari den Gipuzkoako Campuseko editatoia. Hirugarren aldiz landu dugu ikasle eta irakasleekin batera kalitatezko artikuluak egitea. informatika, kimika, zuzenbidea edo psikologiako ikasleek artikulu bana egin beharko dute lauhilabete honetan, eta atzo guztiok batera aritu ginen.

Ikusi, ikusi Euskal Wikipediako blogean atera duten argazkia. Zenbat dira informatikako ikasleak? Erdia baietz!
A ze lana! Irakasleak ere egiten ari direna, hau dena dinamizatzeko!

Editatoiko hainbat partehartzaile (Arg.: Euskal Wikipedia)

 

 

Ikusi hemen saioan egin ziren artikuluak eta ekarpenak

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>