Informatikari Euskaldunen Bilkura (2018-05-17) // Congreso de informátic@s vasc@s


[EU]
Aurtengo gai nagusia Burujabetza teknologikoa da. Lau alorretatik aztertuko da gaia: Komunikaziorako azpiegiturak, Hezkuntza, Segurtasuna/pribatutasuna eta softwarea. Motibazio apur bat fakultateko lau irakasleren eskutik:

  • Burujabetza teknologikoa softwarearen eremuan Alegria eta Agirreren a:“Kataluniako erreferendumean mundu mailako informatikako enpresa nagusiekiko mendekotasunak antolakuntza dezente zaildu zuen. Non/nola kokatu zerbitzuak? Zer egin internet-hornitzaile nagusi horiek erabilera eteten badizute?[...]
  • Larraza eta Arbelaitzen elkarrizketa UEU365 blogean:
    “Burujabetza prozesuetan teknologiak izan dezakeen garrantzia eta egin dezakeen ekarpena kontuan izanik, gai horri heltzea erabaki dugu”
    Beste arlo asko bezala, elikadura esate baterako, askotan, teknologia ere enpresa eta erakunde handi batzuen menpe dago. [...] Egon badaude ordea beste teknologia batzuk burujabe aritzeko aukerak ematen dutenak.”

Gero deialdi irekian jasotako komunikazioekin bi saio paralelo izango dira , bata hezkuntzari eskainia.

Bukatzeko, PuntuEUS-ekin batera Internet eguna ere ospatuko da arratsaldean puntCATeko lege arduradunaren aurkezpena izango da amaieran.

Bi urterik behin antolatzen da bilkura hau, informatikaren munduan agertzen diren ekarpen eta fenomeno berriak komunitate euskaldunen ikuspuntutik aztertzeko, eta haien erabilera interesgarrietan eragiteko. Bertan landu diren gai eta proposamen gehienak geroago gauzatu izan dira euskal unibertso informatikoan (ikusi 1996tik landu izan diren gaiak).

Etorriko zara?
__________________________________________________________________

[ES]
Congreso bianual de informáticos vascos, próximo jueves en Miramón para recoger y analizar las novedades en el mundo de la informática. El tema a tratar este año será la independencia tecnológica, que se analizará  desde cuatro perspectivas:

  • Infraestructuras para comunicaciones,
  • Educación,
  • Seguridad/privacidad
  • Software.

Al termino se celebrará el dia de Intenet en colaboración con PuntuEUS.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>