Ikasturte honetako kode ordua kanpaina izugarri arrakastatsua izan da.

Udaberriko oporren aurretik batzuk eta bueltan beste batzuk, udaberrian zehar, fakultateko hainbat ikasle ibili dira euskal Herrian zehar kode ordua eskaintzen.

Zorionak eta eskerrik asko kode ordua posible egin duzuen Donostiako informatika fakultateko ikasleei: Andrea López Rodríguez, Markel Azpeitia Loiti , Aitor González Marfil, Veselin Solenkov, Ane Odriozola Olalde, Unai Lizarralde Imaz, Ruben Naranjo de las Heras, Javier Aguirre Herrero, Enya Goñi Maganto, Irati Aranguren Apaolaza eta Mikel Izeta Tena

Zuek, zuen jatorrizko eskoletara edo ikaskideren baten eskoletara joan zarete eta zuei esker Euskal Herriko 9 eskoletan jaso ahal izan dute kode ordua: Zumaia Herri eskola, Zarauzko Orokieta Herri Eskola, Donostiako Intxaurrondo Hegoa eskola, Bergarako Aranzadi Ikastola, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Hondarribiko Talaia ikastetxea, Donostiako The English School, Lazkaoko San Benito Ikastola eta laster jasoko dute Zarauzko Antoniano ikastetxean.

Zuei esker, 10-12 urte arteko Euskal Herriko 630 ikasletik gorak kode ordu bat egin ahal izan du. Ordu horretan programazioarekin lotutako kontzeptu ugari landu dituzte code.org tresna erabiliz: agindu sekuentziak edo programak, errepikapenak edo begiztak, baldintzak, funtzioak eta gertaeretara zuzendutako programazioa besteak beste!

UEUko informatika saila eta EHUko informatika fakultatearen arteko elkarlanean itzuli genuen euskarara

Esperientzia erabat positiboa izan da denentzat:

  • Gaztetxoek ederki pasatu dute eta gainera ikasi egin dute
  • Haien eskoletan oso pozik daude jasotakoarekin
  • Irakasle lanak egin dituztenak ederki moldatu dira eta oro har bueltatzeko prest daude!

Hirugarren urtea da gure inguruko eskoletara kode ordua eramaten dugula eta urtez urte izandako arrakastak indarra ematen digu hurrengo ikasturtekoa antolatzeko. Beraz, baliteke datorren ikasturtean zure ikastetxera joatea!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>