Informatika Ingeniaritza: egungo eta etorkizuneko lanbidea

Eraldaketa digitalean murgildurik gaude, eta gero eta azkarrago aldatzen den teknologia hori sortzeko eta kudeatzeko, ondo hezitako profesionalak behar ditugu: horiek dira, hain zuzen, Informatika Ingeniariak.

Horrela adierazten dute enpresa eta erakundeek, eta ia egunero, komunikabideetan honen inguruko albisteak ditugu:

UPV/EHUko Informatika Fakultatea orain dela 40 urte sortu zen, eta orduz geroztik punta-puntako zentroa da informatikako alorrean. Gure ikastegitik 4.000 ikasle baino gehiago pasa dira, eta horiek dira gure inguruko enpresa eta erakundeetan informatika sortzen eta zabaltzen ari direnak.

Zertan egiten dute lan Informatika Ingeniariek? Informatika hain arlo zabala denez, informatika ingeniariak software proiektuen diseinuan eta garapenean aritu daitezke (mugikorretarako nahiz konputagailu edota bestelako gailuetarako softwarea garatzen, adibidez, trenetan edota makinetan txertatzen dena), komunikazio-sareen (adib. Internet) eta konputagailuen administrazioa eta segurtasunean (esaterako, datu-baseak kudeatzen, web zerbitzuak garatzen,…), makinek sortzen dituzten datu-bilduma erraldoiak analizatzeko programak diseinatzen, makinen edota roboten adimen artifiziala diseinatzen, interfaze grafikoen garapenean, eta abar.

Informatikarien beharra dago enpresetan, eta Informatika Ingeniaritzako ikasketek ia % 100eko enpleguratze tasa dute.

2017 urtean Informatika Ingeniaritza izan zen enpresetan gehien eskatu zen lanbidea. (La Vanguardia)

Gure inguruan, eta hain zuzen UPV/EHUko Informatika Fakultatean ikasturte honetan, 2017/18, 130 praktika eta gradu amaierako lan baino gehiago eskaini dira, hainbat enpresekin elkarkidetzan (guztira 125 enpresa baino gehiagorekin dugu harreman estua).

Zoritxarrez, eskaintzak ia ia ikasle kopurua bikoizten du, eta hauetariko asko aukeratu gabe geratzen dira. Informatika Ingeniari gehiago behar ditu gizarteak. Anima zaitezte, neska-mutilak !!

          Zientziak eta matematikak gustukoak badituzu,

          Sorkuntza eta berrikuntza interesatzen bazaizkizu,

          Teknologia eta aplikazio berrienak sortzeko interesa baduzu,

          … hau da zure lanbidea !!!

 

Informe EPYCE. Espainian gehien eskatutako lanbideak (2017)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>