Wikipediako Hezkuntza proiektua, gure fakultatearen ekarpena // Amplia participación de la facultad en la Wikipedia en euskera

Gure fakultateko ekarpena handia izan da Wikipediako proiektu honetan.

[EU]
Euskal Wikipedian ekarpen handia egin da azken urtean unibertsitatetik. Atzo bertan azaldu dira emaitzak komunikabideetan.

Gure Informatika Fakultateko ekarpena handia izan da hor barruan. Guztira 829 ikasle parte hartu dute proiektu osoan. Bada, horietatik gure 59 ikaslek parte hartu dute otsailetik ekainera, eta udazkenean beste 80 ikaslek parte hartu zuten.

Hau da: 829 ikasletik 139 informatika fakultatekoak izan dira.

Ikusi azaroko argazki hau. Lehen mailako zenbat ikasle daude argazki horretan? …  Asko! Erdia baietz!

2017ko azaroaren 30eko Wikipedia-saioko argazkia

Wikipedia aberasteko Hezkuntza proiektuko emaitzak 2018ko ekainean.

 

 

Ofizialki, orokorrean milioi bat hitz gehitu dituzte jada ikasleek Hezkuntza Programan. Ezagutza librearen aldeko milioi bat hitz libre.

Otsailetik fakultatean landu ditugun 3 irakasgaietan 364.000 karaktere gehitu dituzte.

Zorionak parte hartu duzuen ikasle eta irakasle horiei

  Sortutako artikuluak Editatutako artikuluak Aldaketak guztira Editoreak Gehitutako karaktereak Artikuluaren ikustaldiak Gehitutako irudiak
Hizkuntzalaritza aplikatua 11 12 199 14 149000 939 0
Hizkuntzaren prozesamendua 17 18 247 17 206000 2780 41
Sistema Eragileak 0 2 5 28 9220 61 6
Guztira 28 32 451 59 364220 3780 47

 

 

[ES]
Se acaban de presentar los resultados del wikiproyecto que se ha realizado durante este curso para enriquecer la Wikipedia en euskera con nuevos artículos y mejorando otros ya existentes.

La participación de alumnos y alumnas de la facultad ha sido muy importante. De los 829 que han participado 139 son de nuestra facultad.

Del millón de palabras que se han añadido durante todo el curso, más de 50.000 de ellas han sido añadidas por el alumnado de la facultad solo en el segundo cuatrimestre.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>