Unibertsitateko Informatika museoei buruzko Hitzaldia / Charla sobre Museos de Informática universitarios

[eu]

Gure fakultatearen 40. urteurrenaren harira, RetroFISS v1.0 erakusketa (DIFusio@) antolatu zen. Hori zabaldu eta bigarren bertsioa Campuseko Bibliotekan ezarri zen: RETROFISS 2.0: Vintage Computing (DIFusio@). Oraingo honetan Fakultateko kidea izandako Eduardo Menari hitzaldi bat emateko eskatu diogu, gai horren inguruan zer lan egin den eta zer lan egin daitekeen kontatzeko.

Izenburua: Unibertsitateko Informatika museoak: Zer diren eta zertarako balio dezaketen. Zer moduz horrelako bat DIFen?

Hizlaria: Eduardo Mena doktorea Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da eta bertako Informatika Historikoari buruzko Museoaren (Museo de Informática Histórica (MIH)) arduraduna. RetroAcción elkartearen Zuzendaritza-batzordeko kidea eta RetroEuskal eta RetroMañia urteroko jardunaldien antolatzailetako bat.

Laburpena: Mena doktoreak Zaragozako Unibertsitateko Informatika Historikoari buruzko Museoaren (MIH, mih.unizar.es) kudeatzaile tekniko zereginetan izandako 10 urte baino gehiagoko esperientzia azalduko digu, baita kudeaketa horren inplikazioak ere. Halaber, Unibertsitateko Informatika museoen zeregina eta horien inguruan antola daitezkeen jarduerak ere kontatuko dizkigu.
Bestalde, 2018ko hasieratik Mena doktorea fakultateak duen biltegi txiki batean dagoen material informatiko guztia hasi zen katalogatzen eta, beraz, bertan aurkitutako materialaren laburpen bat egingo digu, aipagarrienak diren objektuak nabarmenduz. Azken helburua, horrelako museo bat fakultatean egitea planteatzea izango litzateke.

Lekua: Informatika Fakultateko Gladys del Estal aretoa
Eguna eta ordua: Uztailaren 2an, goizeko 11:30etan
Iraupena: Ordubeteko hitzaldia, gehi ordu erdi bat galdera/erantzun eta eztabaidarako.
Hizkuntza: Gaztelania

Zure gustukoa izango delakoan…

——————————————————————————————————————————————–

[es]

Al hilo del 40 aniversario de nuestra facultad se organizó en el hall la exposición RetroFISS v1.0 (DIFusio@). Ésta se amplió y dio lugar a otra en la Biblioteca del Campus: RETROFISS 2.0: Vintage Computing (DIFusio@). En esta ocasión le hemos pedido al compañero Eduardo Mena que nos de una charla sobre el trabajo que se ha hecho y el que se puede hacer en este contexto.

Título: Museos de Informática universitarios: qué son y para qué pueden servir. Es posible uno en la FISS?

Ponente: Dr. Eduardo Mena, Profesor de la Universidad de Zaragoza y responsable del Museo de Informática Histórica (MIH) de dicha universidad, miembro de la Junta Directiva de la Asociación RetroAcción, y organizador de los eventos anuales RetroEuskal y RetroMañía.

Resumen: El Dr. Mena nos contará su experiencia de más de 10 años como gestor técnico del Museo de Informática Histórica (MIH, mih.unizar.es) de la Universidad de Zaragoza, así como las implicaciones de dicha gestión. También presentará el papel de este tipo de museos de informática universitarios y las actividades que pueden organizarse a su alrededor.
El Dr. Mena lleva desde comienzos de 2018 colaborando con la facultad y catalogando los fondos que ésta tiene en un pequeño almacén. También será objetivo de esta charla hacer un resumen del material con el que la facultad cuenta para un posible museo propio, resaltando los objetos más interesantes.

Lugar: Sala Gladys del Estal de la Facultad de Informática
Día y hora: 2 de julio a las 11:30′
Duración prevista: 1h de charla y media de preguntas/discusión.
Idioma: Castellano

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>