‘Multimedia-Internet’ on-line liburua argitaratuta (euskaraz)

Informatika Fakultateko kidea den JM Rivadeneyrak egindako liburua eskuragarri dago sarean. Helburu akademikoa izanik, liburua bereziki interesatuko zaie Internet­ eta multimedia-­teknologiak ikasten dituztenei. Oso aproposa da Ingeniaritza Informatikoa ikasten dutenentzat, baita Telematika eta Telekomunikazioko titulazio unibertsitarioetan ibiltzen diren euskaldunentzat ere. Irakaskuntza tekniko ertainetan ere oso erabilgarria izango da liburua, batez ere irakasleen formazioan, euskaraz idatzitako testuen eskasia kontuan harturik.
Multimedia­-Internet barrutik ezagutzeko jakin­mina duen edozeinentzat dago idatzita liburua.

 

Edukiak:
1 Internet eta multimedia-aplikazioak.
2 Bideoa eta telebista Interneten
3 IP telefonia
4 Multimediarako sare-teknologiak

Citados en ACM/IEEE-ko Information Technology Curricula 2017 (IT2017)-an aipatuak

[EU]

Julio Abascal eta Nestor Garay-Vitoria egileen artean dituen Education on Design for All in Information Systems and Telecommunications Curriculum liburua [1] ACM/IEEE-ko Information Technology Curricula 2017 (IT2017)-an [2] aipatua izan da. Gogoratu ACM dela Informatikako nazioarteko elkarte nagusiena [3] eta IEEE [4], Ingenieritzakoa. Elkarrekin egiten dituzten Informatika ikasketetako kurrikulum gomendioak mundu mailan eredua dira.

Erreferentziak

[1] http://www.egokituz.org/eu/publicaciones/education-on-design-for-all-in-information-systems-and-telecommunications-curriculum-formacion-curricular-de-diseno-para-todos-en-informatica-y-telecomunicaciones/pu-3-7-0-74/

[2] https://www.acm.org/binaries/content/assets/education/curricula-recommendations/it2017.pdf

[3] https://www.acm.org

[4] https://www.ieee.org

———————-

[ES]

El libro Education on Design for All in Information Systems and Telecommunications Curriculum [1] en el que Julio Abascal y Nestor Garay-Vitoria figuran como coautores ha sido citado en el Information Technology Curricula 2017 (IT2017) de ACM/IEEE [2]. Recordad que ACM es la mayor asociación internacional sobre Informática [3] e IEEE, sobre Ingeniería [4]. Las recomendaciones sobre curricula de estudios en Informática que hacen en común son referentes a nivel mundial.

Referencias

[1] http://www.egokituz.org/es/publicaciones/education-on-design-for-all-in-information-systems-and-telecommunications-curriculum-formacion-curricular-de-diseno-para-todos-en-informatica-y-telecomunicaciones/pu-3-7-0-74/

[2] https://www.acm.org/binaries/content/assets/education/curricula-recommendations/it2017.pdf

[3] https://www.acm.org

[4] https://www.ieee.org

———————-

[EN]

Cited in the Information Technology Curricula 2017 (IT2017) of the ACM/IEEE

The book Education on Design for All in Information Systems and Telecommunications Curriculum [1] where Julio Abascal and Nestor Garay-Vitoria are coauthors has been cited in the Information Technology Curricula 2017 (IT2017) of the ACM/IEEE [2]. Remember that ACM is the biggest international association in Computing [3] and IEEE, in Engineering [4]. The Computing studies curricula recommendations that they make together are model worldwide.

References

[1] http://www.egokituz.org/en/publicaciones/education-on-design-for-all-in-information-systems-and-telecommunications-curriculum-formacion-curricular-de-diseno-para-todos-en-informatica-y-telecomunicaciones/pu-3-7-0-74/

[2] https://www.acm.org/binaries/content/assets/education/curricula-recommendations/it2017.pdf

[3] https://www.acm.org

[4] https://www.ieee.org

GAUR8:

Opari handia egiten digu “e-makume” informatikari kuadrilla honek, 2014ko udazken azgeroztik hilero-hilero artikulu bat argitaratzen baitu GAUR8 aldizkarian informatikaz.  Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko hain bat irakasle dira  eta gaur arte 50 baino gehiago izan dira idatzi dituzten kronikak teknologikoak.

Iaz, 2017ko Martxoaren 8a GAUR8 aldizkariko ale berezi batekin ospatu genuen, 2014ko eta 2015eko kronikak biltzen zituena. Aurten, bigarren ale berezi hau atera dugu, eta, bertan, 2016ko eta 2017ko artikuluak batu ditugu.

Ikusi, ikusi artikuluok, irakurri itzazu: “Begiratzeko modual aldatzeak alda dezake informatika”. Tekonologiaren ikuspuntu femeninoak galduko genituzke hauen moduko hainbeste “e-makume” indartsu edukiko ez bagenitu. Gehiago behar ditugu ordea.

Zer harritu zaitu informatikan? (Txelo Ruiz, Elhuyar)

[EU]
Txelo Ruiz gure irakasleari Elhuyar aldizkarian bi galdera hauek egin dizkiote:

  • Zerk harritu, asaldatu edo txunditu zaitu gehien, lanean hasi zinenetik?
    Elektronikaren miniaturizazioa funtzionamendu-abiadura eta prezioa izan dira roboten eta ordenagailuen bultzatzailea.
    Softwareak ere ikaragarrizko garapena izan du.
    Horiei esker ditugu sakelako telefonoak.
  • Zer iraultzaren edo aurkikuntzaren lekuko izan nahiko zenuke zure ibilbidean?
    Teknologiaren erabiltzaile hutsak izateari utzi eta informatikaren munduan prosumer deitzen dioguna bihurtzea.
    Batez ere, neskak. Hori da nire ametsa: ikustea neskak mutilen parean.
    Azkenik, nire ametsa da telegarraioa, Star Trek edo The Fly filmetan bezala.   🙂

[ES]
Respuestas de Txelo Ruiz a  las preguntas que le hace Ana Galarraga en la revista Elhuyar:

  • ¿Qué es lo que más te ha asombrado desde que empezaste a trabajar en informática?
    El grado de miniaturización, velocidad de funcionamiento y el precio de la elctrónica. Es esto lo que ha permitido que tengamos estos robots y ordenadores.
    El software también hatenido un desarrollo enorme.
    Gracias a ellos tenemos estos teléfonos móviles tan indispensables.
  • ¿De qué descubrimiento quisieras ser testigo en tu carrera?
    De que pasemos de ser puros usuarios para conertirnos en “prosumeres” activos.
    Sobre todos las chicas. Ese es uno de mis sueños: ver tantas chicas como chicos en esto.
    Por último, sueño con el teletransporte como en las películas de Star Trek ó The Fly 🙂

 

Ondare kulturala klik batean! (I. Etxeberria, Gaur8, 2017-11-11)

 Gaur8 astekariak, Izaskun Etxeberria Uztarroz irakaslearen artikulu bat atera zuen larunbatean: Ondare kulturala klik batean!

Europeana atarian Europako hainbat eta hainbat liburu zahar lortu daitezkeela kontatzen digu Izaskunek. Berak bere tesian euskarazko testu zaharretako testuak euskara modernora ekartzeko tresnak sortu zituen, asko daki gai horri buruz.  Hona hemen artikuluko esaldi batzuk:

[…] Proiektu asko eta asko garatu direnez ondare kulturala digitalizatzeko, askotan zaila da jakitea nondik hasi bilatzen eskuratu nahi dugun hori. Europeana.eu Interneteko atari bat da, eta bertan biltzen dira Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, artelan, bideo, grabaketa, eta abar. 53 milioitik gora sarrera omen daude katalogoan. Ez da kopuru makala! Liburutegi digitalen inguruko informazioa bilatzen hasita, berehala azalduko zaizkigu Europeana, Wikisource, Google Books edota Project Gutenberg bezalako erreferentziak, eta, seguru asko, askoz gehiago ere bai.

[…] Europeana.eu atarian biltzen dira Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, artelan, bideo, grabaketa, eta abar. 53 milioitik gora sarrera omen daude katalogoan. Ez da kopuru makala!

[…] Euskaraz argitaratu zen lehen liburua ere kontsultatu ahal izango dugu Europeanan.  Frantziako Liburutegi Nazionalean ikusiko dugu; bertan klik eginez liburutegi horretako leiho berri bat irekiko zaigu (Gallica.bnf.fr webgunean).

Aukera interesgarria, Europeana. Ez zaizue iruditzen?

Bilatu Linguae Vasconum Primitiae
Bilatu beste edozein liburu zahar.