Informatikako bost kide #txiotesia4 lehiaketan

Jolasmatika 3. edizioa: Azaroak 26an 88 ikasle fakultatean

JolasMATIKA ekimenaren bi edizio piloto gauzatu dira dagoeneko. Bertan parte hartu dugu UPV/EHUko Informatika eta Pedagogia fakultateetako irakasle/ikertzaile eta ikasleek eta Tolosako Orixe BHI institutuak eta Samaniego herri ikastetxeak. Ekimenak, orain arte, DBHko 28 ikaslerengan eta LHko 140 ikasle ingururengan izan du eragina.

Aurtengoa 3. edizioa daukagu eta aplikazio-eremua pixka bat zabaldu dugu. Aurten, Tolosako Orixe-Samaniego bikoteaz gain Azpeitiko Urola-Karmelo Etxegarai hezkuntza publikoko ikastetxeetara ere iritsiko da JolasMATIKA.

Horrela bada, datorren astelehenean, azaroaren 26an Orixe eta Urola ikastetxeetako DBH 4. mailako 88 ikaslek bisitatuko dute Donostiako Informatika Fakultatea. Bertan, Informatika Fakulteko 5 ikasleren eta irakaskuntzako masterra egiten ari diren beste bi ikasleren eskutik izango dute aukera lantzeko datuek (zenbaki, karaktere, irudi, …) konputagailuan zer nolako itxura hartzen duten; datu horiek konputagailu barruan nola tratatzen diren; informatikariok zer nolako urratsak ematen ditugun problema bat ebazterakoan; eta azkenik, konputagailuak nola programatzen ditugun problema horiek ebazteko.

88 ikasleek 4 taldetan banatuta egingo dute lan. Horietako talde bakoitzean unitate-didaktiko bat landuko dute. Geroago, haien ikastetxean ikaskideei landutakoa azaldu beharko diete eta denon artean ongi prestatu lehen hezkuntzakoei azaltzeko. Horretarako materiala eta unitate-didaktikoak JolasMATIKA proiektutik jasoko dituztelarik.

9:15ak aldera iritsiko dira fakultatera. Bertan aurkezpen orokor baten ondoren lanean (edo jolasean) arituko direlarik, 13:15ak arte atsedenalditxo bat tarteko.

 

ZER DA JOLASMATIKA:

Ezaguna da STEM arloetan eta mundu mailan, leku jakin batzuk kenduta, ematen den genero arrakala. Oso urria da neskek arlo horietara gerturatzeko daukaten joera eta arrakala hori, Informatikaren arloan, oraindik ere nabarmenagoa da. Bestalde, Informatika terminoak nahasmen handia eragiten du. Informatikak eskaintzen dituen teknologiez inguratuta bizi dira gaur egungo ume eta gazteak, baina teknologia horien atzean dagoen Informatika-zientzia ezezaguna zaie erabat. Nahaste horren eraginez, Informatika Ingeniaritzako Gradura gerturatzen den gazte askok sorpresa handia hartzen du bertan ikasten denarekin. Esan beharra dago gainera, egun, Informatikaren erabilera hain zabaldua egonik, Informatikarekin zuzenean erlazionaturik ez dauden lanpostuetan ere, beharrezkoa suertatzen direla zientzia horren funtsezko ezagutza batzuk.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Informatika-zientzia hiritar guztiei zabaltzeko saiakera dugu JolasMATIKA proiektua. Horretarako gunea derrigorrezko hezkuntzan jarri dugu, horrela, hiritar guztiek Informatikari buruzko ezagutza minimo batzuk izateaz gain, haurrek harekin hartuemana izatearen ondorio gisa espero da  Informatikako ikasketak egitera emakumezko gehiago gerturatzea eta oro har, informazio egokiagoarekin iristea.

Gainera gaztetxoei informatikaren ezagutza transmititzeko ur-jauzi metodologia proposatzen dugu. Hau da, ikasleek beraiek egiten dute ezagutzaren transferentzia goiko mailetatik beherantz. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika Ingeniaritza Graduko (IIG) ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei Informatikaren oinarrizko eduki batzuk irakatsiko dizkiete eta geroago DBHko ikasle horiek ikasitakoa Lehen Hezkuntzan (LH) irakatsiko dute. Informatikaren kasuan, hori guztia jolasetan oinarritutako metodologia  baten bitartez eta ahal den neurrian konputagailurik erabili gabe egin nahi da, ikasleek ikus dezaten ez dela berdina konputagailuen funtzionamendua ulertzea eta horien laguntzaz problemak ebaztea edo dagoeneko garatuta dauden tresnak erabiltzea.

Calculating Ada: The Countess of Computing (2018-10-09)

[EU]
Adaren inguruan zeuden makinak, pertsonak eta bestelako gertaerak ikusi ahal izango ditugu “Calculating Ada: The Countess of Computing” dokumentalean, urriaren 9an, Ada Lovelace egunean, Ada Lovelace aretoan, arratsaldeko 15:00etan.

Ada, berdin dio zein abizen jartzen diogun, aitarena (Byron), senarrarena (King) edo senarraren tituluarena (Lovelace), Ada da. Ez da bakarrik lehen konputagailu programa idatzi zuen pertsona, Adak konputazioan etortzeko zegoena aurreikusi baitzuen gertatu baino 100 urte lehenago!

Babbagek zein Manabreak (Makina analitikoaren deskribapen ezin zehatzagoa egin zuenak) matematikarako makina deskribatzen zuten. Adak ordea, aurreikusi zuen makina horrek eta bere ondorengoek zenbakiekin aritzeaz gain beste motatako datuekin aritzeko kapazak izango zirela, adibidez, musika egiteko ere kapazak izango zirela!

Adak irudimen handia zuen eta irudimen hori bere kemenarekin eta ezagutzarekin nahasturik iraultza eragingo zuen pertsona bilakatu zuten.

Dena den edozein pertsonaren bizitzan bezala, Adarenean ere izan ziren puntu beltzak.
Zeintzuk? Etorri gurekin dokumentala ikustera!


[ES]
¿Qué máquinas? ¿Qué personas? ¿Qué sucesos acontecieron entorno a la figura de Ada?
El próximo 9 de octubre se celebrará el día de Ada y  proyectaremos el documental “Calculating Ada: The Countess of Computing” en el salón “Ada Lovelace” a las 15:00.

Ada es Ada, no importa que apellido le demos, el del padre (Byron), el de su marido (King) o el del título de su marido  (Lovelace). Parece que no es solo la primera persona que escribió un programa de ordenador. también es la que fue capaz  de prever 100 años antes lo que el mundo de la computación nos iba a traer.

Babbage y Manabrea (el autor de la descripción más exacta de la máquina analítica) describieron aquella maquina para las matemáticas. Pero Ada fue capaz de prever que además de tratar con números aquellas máquinas serían capaces  de tratar con otros tipos de datos, y por ejemplo, que serían capaces de componer música.

Ada con su gran imaginación, combinada con su conocimiento se convirtió en la persona que provocaría una revolución tecnológica.

Por supuesto, como cualquier otra persona , ella también tenía lados oscuros en su vida. ¿Cuáles? Ven a ver el documental con nosotras!

Makina analitikorako algoritmo baten diagrama, Bernouilliren zenbakiak kalkulatzen zituena (Wikipedia).

UPV/EHUk bat egin du EUSKARALDIArekin // La UPV/EHU se une a EUSKARALDIA

Pasa den ostiralean, irailak 21, Euskaraldiaren UPV/EHUko aurkezpen ofiziala izan zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Ekitaldian Nekane Balluerka errektoreak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak parte hartu zuten, Jon Zarate Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak gidatuta. 

Hona hemen campusa aldizkari digitalean ateratako artikulutxoa:

[eu] UPV/EHUk bat egin du Euskaraldiarekin

[es] La UPV/EHU se une a Euskaraldia

Ondoko estekan Hamaika telebistak ekitaldian oinarritutako bideoa ikus dezakezu: http://www.hamaika.eus/bideoa/EHUk-Euskaraldiarekiko-atxikimendua-adierazteko-agerraldia-egin-du

Azkenik, parte hartzeko izena emateko epea irekita dago ondoko estekan: http://izenematea.euskaraldia.eus/ehu-gipuzkoa

Animatu zaitez!

CAMPUSA: Roboten komunikatzeko gaitasuna hobetzen ari dira etengabeko ikaskuntzaren bidez

Roboten autoikaskuntza-gaitasunak hobetzeko LIHLITH europar proiektuaren gidari dira UPV/EHUko IXA eta RSAIT taldeak

Elkarrizketa-sistemak funtsezkoak dira robotak pertsonekin interakzioan aritu daitezen hizkuntza naturalean. Interakzio horiek denborarekin hobetzeko, sistemak gai izan behar du bere esperientzietatik, egiten dituen erroreetatik eta erabiltzailearekiko feedbacketik ikasteko. Etengabeko ikaskuntza-prozesu horretan datza LIHLITH europar proiektua, UPV/EHUko IXA eta RSAIT ikerketa-taldeek gidatzen eta CHIST-ERA europar programak finantzatzen duena.

Gehiago….