2019-02-18: Informazio saioa EUROHELP Sesión informativa

[eu] Enpresan praktikak egiteko interesa baduzu, etorri Eurohelp enpresaren eskutik izango dugun informazio-saiora

[es] Si tienes interés en hacer prácticas en empresa, te interesará la charla informativa de la mano de Eurohelp.

Noiz_Cuando: Astelehena 2019/02/18 13:30

Tokia_Lugar: Ada Lovelace

Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)

[EU]
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Euskaraldia kanpainari bukaera emateko ekitaldi oparoa antolatu dugu Informatika Fakultatean.
5 atal hauek izan ditu ekitaldiak: Bertsoak, gure ekarpena Wikipedian, Aplikazio infomatikoen lehiaketako irabazleak eta Ada Lovelace filmerako azpitituluak.
Ez da makala aurtengo uzta! Bejoindeizuela, hori da hori Euskaraldian parte hartzea! 😉


Beñat Molina ikaslearen bertsoak

Hemen dago Beñat Molinaren bertsoen transkripzioa:

Euskarak jasan ta bizi ditu
hainbat mende eta aro
baina o(ra)in euskara bultzatzea
egiten zaie arraro.
Euskaraldiak izan du aurten
onarpen ona zeharo
eta nik txokolatea baino
hainbat hiztun dut nahiago,
o(ra)in arte asko egin den arren
egiteko asko dago.
Egun batean gutxi izanak
orain nahikotxo bagara;
euskara(re)ngatik bota ditugu
hainbat malko ta algara.
Euskaraz dugu guk adierazi
tristura eta zirrara,
zer dela eta egin erdaraz
euskaraz egin (ah)al bada?
Goza dezagun, egin dezagun,
babes dezagun euskara.

Euskal Wikipedian azken bi urteetan egindako lanak

Ana Zelaia irakasleak aurkeztu du (gardenkiak.pdf). 2016an hasita fakultateko 130 ikasletik gora izan dira parte hartzaile, 85 artikulu baino gehiago sortu ditugu. Adibidez artikulu hauek:

Fakultatearen ekarpenaren laburpena:   EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean (pdf ,53.31 Kb)
Aurrera begira, gu informatikariak gara. Artikuluak idazteaz gain askoz gehiago egin dezakegu!
Wikidata-tik datu andana jaso dezakegu gure programetan prozesatzeko.
Programak egin ditzakegu Wikidata eta Wikipedia automatikoki elikatzeko, zuzentzeko, aberasteko…
(gardenkiak.pdf)


Euskaraldia – Garapen informatikoak LEHIAKETAren sari-banaketa.
Eta ikasle sarituen lanen aurkezpenak

Kasu bietan egindako programa kode irekian zabaltzen dute ikasleek. Hauek izan dira irabazleak:

  • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
    Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz

    Garazi Urkizu, Julen Urroz eta Laura Prieto.

  • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.tar.gz)
    Martxel Eizagirre.

    Martxel Eizagirre


Calculating Ada filmerako euskarazko azpitituluak

Urrian ingelesez ikusi genuen fakultatean Calculating Ada: The Countess of Computing filma. Geroago Iñigo Ortega ikasleak euskarazko azpitituluak sortu ditu. Hemen daude deskargatzeko moduan.
Orain euskarazko azpitituluekin ikus dezakegu filma.

Euskarazko azpitituluak moldatu ditu Iñigo Ortega ikasleak. Calculating Ada: The Countess of Computing.


[ES]

Coincidiendo con el final de la campaña Euskaraldia, esta mañana hemos celebrado el Día del Euskara presentando nuestra cosecha en 2018.

  • El alumno Beñat Molina nos ha aportado un par de versos.
  • La profesora Ana Zelaia nos ha mostrado que desde 2016 130de nuestros alumos y alumnas han participado en la creación de 85 artículos en la Wikipedia en euskera, 🙂
  • Se han entregado los dos premios Euskaraldia-Aplicaciones Informáticas. Han sido estos dos programas de código abierto:
    • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
      Wikificación de un texto en euskera, para su mejor comprensión por las personas Belarriprest
      Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
    • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.rar)
      Aplicación web para el registro del reparto de chapas por los coordinadores de la Euskaraldia
      Martxel Eizagirre.
  • Creación por el alumno Iñigo Ortega de los subtítulos en euskera para la película Calculating Ada: The Countess of Computing que en octubre vimos en la facultad.

Abian 2018-19 ikasturtea / Empezamos nuevo curso

[EU]
Atzo eta gaur abian jarri dugu ikasturte berria.
Egutegia, ordutegiak, azterketa-egunak eta abar webguneko 2018-19 ikasturtea atalean jarri ditugu.

Gaur laborategian ikasle berriei EHUko hainbat zerbitzu informatiko erabiltzen erakutsi diegu:

Ikusi aurkezpenaren fitxategia: laborategien-aurkezpena-euskaraz-18-19.pdf

ONGI ETORRI!


[ES]
Ayer dimos comienzo al nuevo curso.
Los detalles de horario, calendarios y demás están disponibles en la página Curso-18-19 de nuestra web.
Hoy en el laboratorio hemos puesto en marcha al nuevo alumnado con  los servicios informáticos que ofrece la UPV-EHU:

¡Bienvenidos!

Jardunaldi irekiak 2018 bihar // Mañana Puertas abiertas

[EU]
Bihar, 2018ko martxoaren 7an “Ate irekiak” eguna izango da fakultatean, batxilergoko ikasleak etortzen dira Informatika Fakultatea eta demo batzuk ikusteko. Goizez  eta arratsaldez fakultatea eta laborategietan demo batzuk erakutsiko ditugu. Ongi etorri Informatika Fakultatera!

Robotak ikasle bisitariak gidatzen izango ditugu fakultateko pasilloetatik 🙂


[ES]

Hoy 8 de marzo tenemos día de “Puertas abiertas” en la Facultad de Informática.
Por la mañana y por la tarde, les enseñaremos la facultad y varias demos en los laboratorios. Bienvenidos a la Facultad de Informática.

Tendremos robots guiando a los alumnos para moverse entre los laboratorios 🙂

Praktikak batxillerrekoekin (2018) // Prácticas para estudiantes de bachillerato

[EU]
Hurrengo hiru asteetako larunbatetan izango dira Unibertsitate Orientaziorako Azokak. (27an Donostian, otsailaren 3an Gasteizen, eta 10ean Bilbon)

Bitartean, motorrak berotzeko-edo, batxilergoko ikasleentzako praktika saioak antolatu ditugu Fakultatean. Guztira 4 saio dira urtarrilaren 17an 18an. Horrela informatika zer den hobeto ikusten dute ikasleek eta gustura ibiltzen dira esperimentatzen. Guztira 156 ikasle dira etortzeko. Hauek dira aurten prestatu ditugun 14 praktikak:

– PC baten hardwarea muntatzea eta konfiguratzea
– 10 gehi 10 … ¡100! Oinarrizko sistema digitalen portaera
– Soinuaren prozesamendu digitalerako sarrera
– Interneteko zerbitzuak martxan jartzen: web zerbitzua
– Pentsaera konputazionalaren oinarriak
– Ikusmen artifiziala robot sistemetan
– Robot baten mugimenduaren kontrola
– Mundu birtualak
– Lehen hartu-emanak robot mugikorrekin
– Konputagailu bidez objektuak bistaratu eta eraldatzeko oinarrizko teknikak
– Argazkiak manipulatzeko programa sinpleak
– Web pertsonala: Web-a “doitu” zure helburuen arabera
– Dibisen bihurketarako web aplikazioa
– Gauzen internet eta datuen trukaketa

Arantza Irastorza irakaslea da ekitaldi honen koordinatzailea


[ES]
Los tres sábados siguientes participaremos en la Feria de Orientación Universitaria. (el 27 en Donostia, el 3 de febrero en Gasteiz, y el 10 en Bilbao). Para ir calentando motores, unos días antes, el 17 y 18 de enero nos visitan alumnos y alumnas de bachiller para realizar sesiones de prácticas sobre temas de informática. Queremos que conozcan mejor qué es la informática, y que disfruten experimentando.
¡Se han apuntado 156! Estas son las 14 prácticas que ofrecemos:

– Montaje y configuración del hardware de un PC
– 10 y 10 son.. ¡100! Análisis de sistemas digitales
– Introducción al tratamiento digital de sonido básicos
– Configurando servicios en Internet: el servicio web
– Fundamentos de pensamiento computacional
– Visión artificial en sistemas robóticos
– Control del movimiento de un robot
– Mundos virtuales
– Primer contacto con robots móviles
– Mostrar y analizar objetos en la pantalla
– Programas simples para manipulación de fotografías
– La Web personal: “tunea” la web para tus propios fines
– Aplicación web para conversión de divisas
– Montaje y configuración del hardware de un PC Internet de las cosas y el intercambio de datos

La profesora Arantza Irastorza es quien coordina estas prácticas.