Jolasmatika 3. edizioa: Azaroak 26an 88 ikasle fakultatean

JolasMATIKA ekimenaren bi edizio piloto gauzatu dira dagoeneko. Bertan parte hartu dugu UPV/EHUko Informatika eta Pedagogia fakultateetako irakasle/ikertzaile eta ikasleek eta Tolosako Orixe BHI institutuak eta Samaniego herri ikastetxeak. Ekimenak, orain arte, DBHko 28 ikaslerengan eta LHko 140 ikasle ingururengan izan du eragina.

Aurtengoa 3. edizioa daukagu eta aplikazio-eremua pixka bat zabaldu dugu. Aurten, Tolosako Orixe-Samaniego bikoteaz gain Azpeitiko Urola-Karmelo Etxegarai hezkuntza publikoko ikastetxeetara ere iritsiko da JolasMATIKA.

Horrela bada, datorren astelehenean, azaroaren 26an Orixe eta Urola ikastetxeetako DBH 4. mailako 88 ikaslek bisitatuko dute Donostiako Informatika Fakultatea. Bertan, Informatika Fakulteko 5 ikasleren eta irakaskuntzako masterra egiten ari diren beste bi ikasleren eskutik izango dute aukera lantzeko datuek (zenbaki, karaktere, irudi, …) konputagailuan zer nolako itxura hartzen duten; datu horiek konputagailu barruan nola tratatzen diren; informatikariok zer nolako urratsak ematen ditugun problema bat ebazterakoan; eta azkenik, konputagailuak nola programatzen ditugun problema horiek ebazteko.

88 ikasleek 4 taldetan banatuta egingo dute lan. Horietako talde bakoitzean unitate-didaktiko bat landuko dute. Geroago, haien ikastetxean ikaskideei landutakoa azaldu beharko diete eta denon artean ongi prestatu lehen hezkuntzakoei azaltzeko. Horretarako materiala eta unitate-didaktikoak JolasMATIKA proiektutik jasoko dituztelarik.

9:15ak aldera iritsiko dira fakultatera. Bertan aurkezpen orokor baten ondoren lanean (edo jolasean) arituko direlarik, 13:15ak arte atsedenalditxo bat tarteko.

 

ZER DA JOLASMATIKA:

Ezaguna da STEM arloetan eta mundu mailan, leku jakin batzuk kenduta, ematen den genero arrakala. Oso urria da neskek arlo horietara gerturatzeko daukaten joera eta arrakala hori, Informatikaren arloan, oraindik ere nabarmenagoa da. Bestalde, Informatika terminoak nahasmen handia eragiten du. Informatikak eskaintzen dituen teknologiez inguratuta bizi dira gaur egungo ume eta gazteak, baina teknologia horien atzean dagoen Informatika-zientzia ezezaguna zaie erabat. Nahaste horren eraginez, Informatika Ingeniaritzako Gradura gerturatzen den gazte askok sorpresa handia hartzen du bertan ikasten denarekin. Esan beharra dago gainera, egun, Informatikaren erabilera hain zabaldua egonik, Informatikarekin zuzenean erlazionaturik ez dauden lanpostuetan ere, beharrezkoa suertatzen direla zientzia horren funtsezko ezagutza batzuk.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Informatika-zientzia hiritar guztiei zabaltzeko saiakera dugu JolasMATIKA proiektua. Horretarako gunea derrigorrezko hezkuntzan jarri dugu, horrela, hiritar guztiek Informatikari buruzko ezagutza minimo batzuk izateaz gain, haurrek harekin hartuemana izatearen ondorio gisa espero da  Informatikako ikasketak egitera emakumezko gehiago gerturatzea eta oro har, informazio egokiagoarekin iristea.

Gainera gaztetxoei informatikaren ezagutza transmititzeko ur-jauzi metodologia proposatzen dugu. Hau da, ikasleek beraiek egiten dute ezagutzaren transferentzia goiko mailetatik beherantz. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika Ingeniaritza Graduko (IIG) ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei Informatikaren oinarrizko eduki batzuk irakatsiko dizkiete eta geroago DBHko ikasle horiek ikasitakoa Lehen Hezkuntzan (LH) irakatsiko dute. Informatikaren kasuan, hori guztia jolasetan oinarritutako metodologia  baten bitartez eta ahal den neurrian konputagailurik erabili gabe egin nahi da, ikasleek ikus dezaten ez dela berdina konputagailuen funtzionamendua ulertzea eta horien laguntzaz problemak ebaztea edo dagoeneko garatuta dauden tresnak erabiltzea.

1992ko promozioa bisitan // Visita de la promoción de 1992

[EU]
Orain dela 25 urte bukatu zuen promozioak irailaren 16an larunbatarekin bisitatu du gure fakultatea. Bisita bukatuta bazkaltzera joan dira Kukuarri jatetxera. Promozio horretako batzuk EHUn daude lanean bai fakultateko irakasle gisa, bai informatika-teknikari moduan

Ea animatzen diren eta ehualumni sarean eta LinkedIn-eko taldean sartzen diren (378 gara).   😉


[ES]
El sábado 16 de septiembre nos visitó la promoción que acabó sus estudios hace 25 años, en 1992. Después de la visita comieron en el restaurante Kukuarri.
Varios trabajan en la actualidad en la UPV/EHU, ya sea como docentes 
o como informáticos. Muchos de ellos y ellas ya participan en la red de ex-alumn@s ehualumni y en el grupo de la facultad en LinkedIn. Esta semana se han animado 14 más.

 

MISE masterra: bisitak IKERLANera, IKUSIra eta IKERLANera

[EU]
Fakultateko Sistema Txertatuen Ingeniaritza masterreko (MISE) 10 ikaslek IK4-Ikerlan, IKUSI eta ULMA Emb. Sol. zentro teknologikoak bisitatu dituzte maiatza eta ekainean Amaya Ibarrarekin u(master arduraduna) eta Andoni Arrutirekin (Proiektuen eta Enpresetako hitzarmenen koordinatzailea). Bertan proiektu errealak nola garatzen diren, eta prototipoak nola diseinatu eta probatzen diren ezagutzeko aukera izan dituzte.

IK4_Ikerlan bisitatzen (maiatzaren 29an)


[ES]
Estudiantes de nuestro Máster Ingeniería de Sistemas Empotrados (MISE) han realizado en primavera tres visitas de carácter formativo a empresas y centros tecnológicos, acompañados por Amaya Ibarra (responsable del máster) y Andoni Arruti (coordinador de proyectos y convenios con empresas)

29 de mayo: Visita a IK4-Ikerlan (diez estudiantes)

  • Presentación de Ikerlan: quiénes somos y qué hacemos
  • Sistemas embebidos confiables en el sector ferrocarril (Jon M. Pérez, Amaia Urkidi)
  • Sistemas embebidos confiables en el sector elevación (Luis M. Arnaiz)
  • Sistemas embebidos confiables en el sector generación de energía (David González)
  • Visita a Ikerlan (laboratorios y productos que desarrollamos)

6 de junio: Visita a IKUSI (9 estudiantes)
Con cerca de 350 trabajadores y situada en el parque Tecnológico de Miramón en Donostia/San Sebastián IKUSI es líder en el desarrollo de soluciones tecnológicas en amplios sectores. Agenda:

  • Presentación de IKUSI: quiénes somos y qué hacemos
  • Departamento de IKUSI Electronics (Rubén Requena): presentación y visita a las minifábricas y los laboratorios de fabricación de tarjetas.
  • Multimedia (Jesus Gómez): presentación visita a los Departamentos de desarrollo y ensayo de prototipos.
  • Sector de Telecontrol (Borja Pérez) presentación visita a los Departamentos de
    desarrollo y ensayo de prototipos.

MISE masterreko ikasleak IKUSI bisitatzen

17 de junio: Seminario impartido por ULMA Emb. Sol. (nvestigadores Omer Arregi y Mikel Aginagalde)

  • Herramientas de desarrollo de Hardware
  • Ensayos a superar por el Hw: Compatibilidad electromagnética, características y especificaciones de cada sector, etc.
  • Proceso de desarrollo de Hw: objetivo, cómo, cuándo, quién, qué documentación generar, normas a seguir, etc.

Bisita: Centro Nacional de Microelectrónica (Barcelona, 2017-05-08)

Alex Garcia, gela zuriko jantziaz

Aurreko maiatzaren 8an, Centro Nacional de Microelectrónica (CNM, Universidad Autónoma de Barcelona) zentrora bisita bat egin genuen Sistema digitalen diseinua eta eraikuntza ikasgaiko ikasle batek (Alex García) eta hiru irakaslek (Carlos Amuchastegui, Izaskun Etxeberria, Andoni Arruti). Irakasgai hori Informatika Graduko Konputagailuen Ingeniaritza espezialitateko 3. kurtsokoa da.

Ikasgai honetan urtero diseinu-lehiaketa bat egiten da eta saria bisita hau izaten da. Aurten ikasle hau izan da irabazlea. Ikastaro honetan diseinatu da “Musika Sintetizadore bat, FPGA batean eraikita” eta horretarako Proiektutan Oinarritutako Ikasketa metodologia jarraitu da.

CNM-en Lluis Terések (CSIC ikerlaria eta “Sistemas y Circuitos Integrados” ikerketa taldearen arduraduna) Jordi Sacristán (CSIC ikerlaria) aurkezpen bat egin zuten non Zirkuitu Integratuen eraikuntzaren oinarrizko kontzeptuak azaldu zituzten, eta zentroko ikerketa lerroak eta han garatzen diren proiektu nagusiak aipatu zituzten. Gero “Gela zuria”  deritzon gela bisitatu genuen.

Jadanik, lau aldiz bisitatu dugu CNM zentroa, eta aurreko urteetan bezala ikasleek oso interesgarria izan dela komentatu dute.


[ES]
Visita al Centro Nacional de Microelectrónica

El pasado 8 de mayo de 2017, visitamos  el Centro Nacional de Microelectrónica (CNM, Universidad Autónoma de Barcelona) tres profesores/as (Carlos Amuchastegui, Izaskun Etxeberria, y Andoni Arruti) junto con el alumno Alex García de la asignatura de “Diseño y construcción de sistemas digitales” de 3er curso de la especialidad de Ingeniería de Computadores (Grado en Ingeniería informática),

En esta asignatura se realiza todos los años un concurso de diseño promovido por la empresa spin-off de la UPV/EHU Mirakonta en el que el premio es esta visita. Este alumno mencionado ha sido el ganador. El diseño propuesto ha sido “Un sintetizador de música, implementado en una FPGA” y se ha seguido una metodología de Aprendizaje Basado en Proyectos.

En el CNM fueron recibidos por Lluis Terés (Investigador del CSIC y responsable del grupo de investigación en Sistemas y Circuitos integrados) y Jordi Sacristán (Investigador del CSIC). Tras una charla/seminario sobre temas relacionados con la construcción de circuitos integrados, las líneas de investigación del centro y los principales proyectos, se realizó una visita guiada a la sala blanca.

Esta es la 4ª vez que se realiza este viaje y como en años anteriores la visita resultó de gran interés.

1991eko promozioa bisitan // Visita de la promoción de 1991

[EU]
Pasa den larunbatean bildu ziren gure fakultatean orain dela 25 urte bukatu zuen promoziokoak. Goizean bisitatu dute fakultatea eta gero bazkaltzera joan dira Zubieta aldera. Rosa Arruabarrena irakaslea dugu promozio horretakoa. Argazkian 43 informatikari bildu ziren.

Noski, ehualumni sarean eta LinkedIn-eko taldean sartzeko esan genien (360 gara).   😉


[ES]
El sábado nos visitaron  43 informátic@s de la promoción de 1991. Han pasado por la Facul para ver in situ las mejoras realizadas en los últimos años. Jose Miguel Sánchez y Ana Peñalba nos han enviado la foto del 91 y la orla. Eskerrik asko.
Por supuesto, les invitamos a participar en la red de ex-alumnos ehualumni y en el grupo de la facultad en LinkedIn, somos más de 350. Aupa!