Zientzia eta Bertsolaritza: Gorka Azkune Tolosan maiatzak 22an

Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia emanaldiak Beasain, Zarautz eta Tolosan

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen  eta Zarautzen hasita, maiatzaren 22an  Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaira salto egiteko.

Hiru zientzialari (fakultateko irakaslea den Gorka Azkune artean) eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

 

25/01 Seminario - Mintegia. Urtzi Ayesta "Introduction to Reinforcement Learning"

Datorren Ostiralean, urtarrilak 25, goizeko 11:00etan, Urtzi Ayestak hitzaldi hau emango du (3.1 mintegian)

El próximo viernes 25 de enero, a las 11:00, Urtzi Ayesta impartirá la siguiente conferencia (seminario 3.1)

Title: :  From basic concepts to deep Q-networks

Abstract: Reinforcement learning is a body of theory and techniques for optimal sequential decision making. In its basic setting, at each time, an agent selects an action, and as a result, it collects a reward and the system state evolves. The agent observes the new state and decides on the next action, with the objective of maximizing the total accumulated reward. Reinforcement learning has found numerous applications, ranging from  online services (ad placement, recommendation systems), game playing (chess, Atari, Go etc.), control, robotics, etc. In this talk we will first introduce the underlying mathematical framework (Markov decision processes) and its solution methods, including dynamic programming, Monte Carlo methods, and temporal-difference learning. We will also cover how these methods can be combined with parametric function approximation, including deep learning, to find good approximate solutions to real world complexity problems.

Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)

[EU]
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Euskaraldia kanpainari bukaera emateko ekitaldi oparoa antolatu dugu Informatika Fakultatean.
5 atal hauek izan ditu ekitaldiak: Bertsoak, gure ekarpena Wikipedian, Aplikazio infomatikoen lehiaketako irabazleak eta Ada Lovelace filmerako azpitituluak.
Ez da makala aurtengo uzta! Bejoindeizuela, hori da hori Euskaraldian parte hartzea! 😉


Beñat Molina ikaslearen bertsoak

Hemen dago Beñat Molinaren bertsoen transkripzioa:

Euskarak jasan ta bizi ditu
hainbat mende eta aro
baina o(ra)in euskara bultzatzea
egiten zaie arraro.
Euskaraldiak izan du aurten
onarpen ona zeharo
eta nik txokolatea baino
hainbat hiztun dut nahiago,
o(ra)in arte asko egin den arren
egiteko asko dago.
Egun batean gutxi izanak
orain nahikotxo bagara;
euskara(re)ngatik bota ditugu
hainbat malko ta algara.
Euskaraz dugu guk adierazi
tristura eta zirrara,
zer dela eta egin erdaraz
euskaraz egin (ah)al bada?
Goza dezagun, egin dezagun,
babes dezagun euskara.

Euskal Wikipedian azken bi urteetan egindako lanak

Ana Zelaia irakasleak aurkeztu du (gardenkiak.pdf). 2016an hasita fakultateko 130 ikasletik gora izan dira parte hartzaile, 85 artikulu baino gehiago sortu ditugu. Adibidez artikulu hauek:

Fakultatearen ekarpenaren laburpena:   EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean (pdf ,53.31 Kb)
Aurrera begira, gu informatikariak gara. Artikuluak idazteaz gain askoz gehiago egin dezakegu!
Wikidata-tik datu andana jaso dezakegu gure programetan prozesatzeko.
Programak egin ditzakegu Wikidata eta Wikipedia automatikoki elikatzeko, zuzentzeko, aberasteko…
(gardenkiak.pdf)


Euskaraldia – Garapen informatikoak LEHIAKETAren sari-banaketa.
Eta ikasle sarituen lanen aurkezpenak

Kasu bietan egindako programa kode irekian zabaltzen dute ikasleek. Hauek izan dira irabazleak:

  • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
    Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz

    Garazi Urkizu, Julen Urroz eta Laura Prieto.

  • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.tar.gz)
    Martxel Eizagirre.

    Martxel Eizagirre


Calculating Ada filmerako euskarazko azpitituluak

Urrian ingelesez ikusi genuen fakultatean Calculating Ada: The Countess of Computing filma. Geroago Iñigo Ortega ikasleak euskarazko azpitituluak sortu ditu. Hemen daude deskargatzeko moduan.
Orain euskarazko azpitituluekin ikus dezakegu filma.

Euskarazko azpitituluak moldatu ditu Iñigo Ortega ikasleak. Calculating Ada: The Countess of Computing.


[ES]

Coincidiendo con el final de la campaña Euskaraldia, esta mañana hemos celebrado el Día del Euskara presentando nuestra cosecha en 2018.

  • El alumno Beñat Molina nos ha aportado un par de versos.
  • La profesora Ana Zelaia nos ha mostrado que desde 2016 130de nuestros alumos y alumnas han participado en la creación de 85 artículos en la Wikipedia en euskera, 🙂
  • Se han entregado los dos premios Euskaraldia-Aplicaciones Informáticas. Han sido estos dos programas de código abierto:
    • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
      Wikificación de un texto en euskera, para su mejor comprensión por las personas Belarriprest
      Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
    • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.rar)
      Aplicación web para el registro del reparto de chapas por los coordinadores de la Euskaraldia
      Martxel Eizagirre.
  • Creación por el alumno Iñigo Ortega de los subtítulos en euskera para la película Calculating Ada: The Countess of Computing que en octubre vimos en la facultad.

STM: Robotika eta feminismoa

[eu] Azaroaren 28an, Jakiunde eta STM-San Telmo museoak antolatutako jardunaldia “Robotika eta feminismoa” gaiaren inguruan.

Bertan, gure fakultateko irakasle diren Txelo Ruiz eta Elena Lazkanok hartu zuten parte.

[es] En el acto organizado por Jakiunde y STM-San Telmo Museoa sobre “Robótica y Feminismo”, celebrado el 28 de noviembre, han participado las profesoras de la facultad Txelo Ruiz y Elena Lazkano.

En la charla se hizo una revisión de la inteligencia artificial, empezando por los trabajos pioneros de Ada Lovelace, pionera de la informática en el siglo XIX. Se revisaron los principales hitos de su historia y se analizó su situación actual, especialmente desde el punto de vista de la ciencia de datos y el big data. Asimismo, se planteó si la perspectiva de género ha tenido influencia (y la tiene) en esta situación, y cómo la inteligencia artificial puede ser un aliado o un enemigo del feminismo.

EUSKARAREN EGUNA: Abenduak 4, 10:20etan Ada Lovelacen

Hurrengo igandean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Guk, berriz, hurrengo astelehenean ospatuko dugu fakultean, eta horretarako eskolak eten egingo ditugu, 10:10etik 11:05era arte. Tarte horretan, 40 urte hauetan euskarak fakultatean izan duen eboluzioa kontatuko dizugu, lagun berezi baten laguntzarekin (edo bi lagun berezien laguntzarekin? 😉 …).

Ekitaldia:

     Zer: Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. Clownklusioak.

     Non: Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoa

     Noiz: Abenduaren 4an, astelehena, 10:20an

     Nork: Kepa Sarasola irakaslea eta Beatriz Egizabal clowna

Honen inguruan, fakultatearen 40. urteurrena dela-eta, bertako kide batzuen eskutik 2 liburuxka idatzi dira aurten:

Azkenik, 2 liburuxken inguruko poster bat ere egin dugu, fakultateko txokoren batean zintzilikatzeko asmoz, baina oraingoz ekitaldira ere eramango duguna. Ikusiko duzu!

ANIMA ZAITEZ ekitaldira! Interesgarria eta dibertigarria izango da eta!


 El próximo domingo, 3 de diciembre, es el Día Internacional del Euskera. En la facultad, sin embargo, lo celebraremos el lunes y para ello interrumpiremos las clases de 10:10 a 11:05. En ese espacio de tiempo os queremos contar la evolución que ha tenido el euskera en la facultad en sus 40 años y para ello contamos con la

Porcentaje de asignaturas que pudo realizar en euskera el alumnado de la facultad en función del año de matriculación

colaboración de un personaje especial (bueno, o de dos personajes especiales en realidad? 😉 …).

Evento:

     Qué: Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. Clownklusioak.

     Idioma: Euskera

     Dónde: Sala Ada Lovelace de la Facultad de Informática

     Cuándo: Lunes, 4 de diciembre, a las 10:20

     Quién: El profesor Kepa Sarasola y la clown Beatriz Egizabal

 En torno a este tema, y en el contexto del 40 aniversario de la facultad, este año se han escrito dos “librillos”:

 Finalmente, en base a estos dos documentos hemos preparado también un póster, con la intención de colocarlo en alguna pared de la facultad, pero que también llevaremos a la presentación del día 4. Allí podrás verlo!

 ANÍMATE A VENIR a la presentación! Será interesante y divertida!

Klaudio Harluxet pionero en el uso del euskera en la informḿatica desde 1975.