Udan ikasi EHUko Udako ikastaroetan // Algunos cursos de verano en la UPV/EHU

Udan ikasi NextCloud+Moodle, Odoo eta Informatika desentxufatua UEUrekin

[EU]
Informatikarientzako ikastaro batzuk badira UEUko aurtengo udako ikastaroetan:

Gehien bat, baina ez soilik, hezkuntzan dabiltzan informatikariei zuzenduta daukagu NextCloud eta Moodle hezkuntzan ikastaroa.
Ekainaren 27 eta 28an Eibarren.

Enpresa kudeaketa egitea egokitzen zaienei zuzenduta eta software librera jauzi egiteko aukera emanez, Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna.
Uztailaren 9an Eibarren.

Traste.club

Informatikari izan gabe edo izanik, lehen eta bigarren hezkuntzan Informatikari errotik heldu nahi diotenenentzako, Informatika desentxufatua: posible da informatika ikastea gailu digitalik gabe? Iluntzeetan jolasean aritzeko aukerarekin!

Uztailaren 2 eta 3an Baionan.

Wikimedia lantegia ere izango da.
Donostia (Hirikilabs), ekainak 26
Fakultatetik:A. Astigarraga, I. Alegria, K. Sarasola
Wikipediaren inguruko hainbat ekimen ezagutu eta haietan parte hartzeko aukerarekin.
Donostian Tabakaleran
uztailaren 2an. Bertan,

[ES]

Cursos sobre Odoo, NextCloud+Moodle, Informatika desenchufada y Wikimedia organizados por la Universidad vasca de verano (UEU)

UPV/EHUko berezko titulua: IKTak eta konpetentzia digitalak irakaskuntzan

Montse Maritxalar irakaslea (arg.: Alex Zubiria / Javi Colmenero , Noticias de Navarra)

  • IKTek eta konpetentzia digitalek formakuntzan zer nolako erronka eta arrisku dakarzkigute?
  • Mundu birtualean ikas-irakasteko zein komunikazio-estilo erabili?
  • Nola ezagutu ikaslea eta egoki e-baluatu?
  • Nola erakutsi geure buruak?
  • Lankidetzak zertan eraldatu dira eta nola egin ditzakegu eraginkor?

Berezko titulu honen 4. edizioa izango da 2019-2020 ikasturtekoa .
IKTak ikasgelan erabili nahi dituztenentzat.
Fakultateko irakaslea den Montse Maritxalar da antolatzaileetako bat.
Informazio zehatzagoa hemen: www.hezikt.eus

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan graduondoa

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan graduondokoa

  • IKTek eta konpetentzia digitalek formakuntzan zer nolako erronka eta arrisku dakarzkigute?
  • Mundu birtualean ikas-irakasteko zein komunikazio-estilo erabili?
  • Nola ezagutu ikaslea eta egoki e-baluatu?
  • Nola erakutsi geure buruak?
  • Lankidetzak zertan eraldatu dira eta nola egin ditzakegu eraginkor?

Galdera horiek eta beste batzuk landuko ditugu lau esparru nagusitan: hezkuntza formalean, enpresen formakuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta jendarteko jardunbidean, euskaraz eta horretan lanean arituak diren profesional euskaldunekin, aurtongoa 3. edizioa da. Graduondokoan egiten denaren laburpenak eta ikasleen lanen informazioa graduondoko webgunean: www.hezikt.eus

EZAUGARRIAK (aurton BERRIKUNTZA egitura modularra du eta zatika egin daiteke)

 

Wikipediako Hezkuntza proiektua, gure fakultatearen ekarpena // Amplia participación de la facultad en la Wikipedia en euskera

Gure fakultateko ekarpena handia izan da Wikipediako proiektu honetan.

[EU]
Euskal Wikipedian ekarpen handia egin da azken urtean unibertsitatetik. Atzo bertan azaldu dira emaitzak komunikabideetan.

Gure Informatika Fakultateko ekarpena handia izan da hor barruan. Guztira 829 ikasle parte hartu dute proiektu osoan. Bada, horietatik gure 59 ikaslek parte hartu dute otsailetik ekainera, eta udazkenean beste 80 ikaslek parte hartu zuten.

Hau da: 829 ikasletik 139 informatika fakultatekoak izan dira.

Ikusi azaroko argazki hau. Lehen mailako zenbat ikasle daude argazki horretan? …  Asko! Erdia baietz!

2017ko azaroaren 30eko Wikipedia-saioko argazkia

Wikipedia aberasteko Hezkuntza proiektuko emaitzak 2018ko ekainean.

 

 

Ofizialki, orokorrean milioi bat hitz gehitu dituzte jada ikasleek Hezkuntza Programan. Ezagutza librearen aldeko milioi bat hitz libre.

Otsailetik fakultatean landu ditugun 3 irakasgaietan 364.000 karaktere gehitu dituzte.

Zorionak parte hartu duzuen ikasle eta irakasle horiei

  Sortutako artikuluak Editatutako artikuluak Aldaketak guztira Editoreak Gehitutako karaktereak Artikuluaren ikustaldiak Gehitutako irudiak
Hizkuntzalaritza aplikatua 11 12 199 14 149000 939 0
Hizkuntzaren prozesamendua 17 18 247 17 206000 2780 41
Sistema Eragileak 0 2 5 28 9220 61 6
Guztira 28 32 451 59 364220 3780 47

 

 

[ES]
Se acaban de presentar los resultados del wikiproyecto que se ha realizado durante este curso para enriquecer la Wikipedia en euskera con nuevos artículos y mejorando otros ya existentes.

La participación de alumnos y alumnas de la facultad ha sido muy importante. De los 829 que han participado 139 son de nuestra facultad.

Del millón de palabras que se han añadido durante todo el curso, más de 50.000 de ellas han sido añadidas por el alumnado de la facultad solo en el segundo cuatrimestre.