Jolasmatika 3. edizioa: Azaroak 26an 88 ikasle fakultatean

JolasMATIKA ekimenaren bi edizio piloto gauzatu dira dagoeneko. Bertan parte hartu dugu UPV/EHUko Informatika eta Pedagogia fakultateetako irakasle/ikertzaile eta ikasleek eta Tolosako Orixe BHI institutuak eta Samaniego herri ikastetxeak. Ekimenak, orain arte, DBHko 28 ikaslerengan eta LHko 140 ikasle ingururengan izan du eragina.

Aurtengoa 3. edizioa daukagu eta aplikazio-eremua pixka bat zabaldu dugu. Aurten, Tolosako Orixe-Samaniego bikoteaz gain Azpeitiko Urola-Karmelo Etxegarai hezkuntza publikoko ikastetxeetara ere iritsiko da JolasMATIKA.

Horrela bada, datorren astelehenean, azaroaren 26an Orixe eta Urola ikastetxeetako DBH 4. mailako 88 ikaslek bisitatuko dute Donostiako Informatika Fakultatea. Bertan, Informatika Fakulteko 5 ikasleren eta irakaskuntzako masterra egiten ari diren beste bi ikasleren eskutik izango dute aukera lantzeko datuek (zenbaki, karaktere, irudi, …) konputagailuan zer nolako itxura hartzen duten; datu horiek konputagailu barruan nola tratatzen diren; informatikariok zer nolako urratsak ematen ditugun problema bat ebazterakoan; eta azkenik, konputagailuak nola programatzen ditugun problema horiek ebazteko.

88 ikasleek 4 taldetan banatuta egingo dute lan. Horietako talde bakoitzean unitate-didaktiko bat landuko dute. Geroago, haien ikastetxean ikaskideei landutakoa azaldu beharko diete eta denon artean ongi prestatu lehen hezkuntzakoei azaltzeko. Horretarako materiala eta unitate-didaktikoak JolasMATIKA proiektutik jasoko dituztelarik.

9:15ak aldera iritsiko dira fakultatera. Bertan aurkezpen orokor baten ondoren lanean (edo jolasean) arituko direlarik, 13:15ak arte atsedenalditxo bat tarteko.

 

ZER DA JOLASMATIKA:

Ezaguna da STEM arloetan eta mundu mailan, leku jakin batzuk kenduta, ematen den genero arrakala. Oso urria da neskek arlo horietara gerturatzeko daukaten joera eta arrakala hori, Informatikaren arloan, oraindik ere nabarmenagoa da. Bestalde, Informatika terminoak nahasmen handia eragiten du. Informatikak eskaintzen dituen teknologiez inguratuta bizi dira gaur egungo ume eta gazteak, baina teknologia horien atzean dagoen Informatika-zientzia ezezaguna zaie erabat. Nahaste horren eraginez, Informatika Ingeniaritzako Gradura gerturatzen den gazte askok sorpresa handia hartzen du bertan ikasten denarekin. Esan beharra dago gainera, egun, Informatikaren erabilera hain zabaldua egonik, Informatikarekin zuzenean erlazionaturik ez dauden lanpostuetan ere, beharrezkoa suertatzen direla zientzia horren funtsezko ezagutza batzuk.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Informatika-zientzia hiritar guztiei zabaltzeko saiakera dugu JolasMATIKA proiektua. Horretarako gunea derrigorrezko hezkuntzan jarri dugu, horrela, hiritar guztiek Informatikari buruzko ezagutza minimo batzuk izateaz gain, haurrek harekin hartuemana izatearen ondorio gisa espero da  Informatikako ikasketak egitera emakumezko gehiago gerturatzea eta oro har, informazio egokiagoarekin iristea.

Gainera gaztetxoei informatikaren ezagutza transmititzeko ur-jauzi metodologia proposatzen dugu. Hau da, ikasleek beraiek egiten dute ezagutzaren transferentzia goiko mailetatik beherantz. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika Ingeniaritza Graduko (IIG) ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei Informatikaren oinarrizko eduki batzuk irakatsiko dizkiete eta geroago DBHko ikasle horiek ikasitakoa Lehen Hezkuntzan (LH) irakatsiko dute. Informatikaren kasuan, hori guztia jolasetan oinarritutako metodologia  baten bitartez eta ahal den neurrian konputagailurik erabili gabe egin nahi da, ikasleek ikus dezaten ez dela berdina konputagailuen funtzionamendua ulertzea eta horien laguntzaz problemak ebaztea edo dagoeneko garatuta dauden tresnak erabiltzea.

Jolasmatika: 'Informática, más que un juego' (Diario Vasco, 2018/01/22)

[EU]
Teresa Flaño kazetariak artikulu bat idatzi du Diario Vasco-n Jolasmatika proiektuari buruz:

Informática, más que un juego. (Informatika, jolas bat baino gehiago)

Sarritan esaten dugu eskolan eta institutuan ez dakitela ondo zer den informatika. Aldatu nahi dugu egoera hori. Tolosako Samaniego ikastetxea, Orixe institutua eta gure fakultatea lankidetzan ari gara aurten JolasMATIKA proiektuan. Informatika zer den azaldu nahi dugu, ikastetxeko ikasleek zientzia gisa ere ikus dezaten da helburua, informatika ez dela “teknologia” bakarrik, zientzia ere badela.  Gainera, helburu hori lortzeko, gure fakultateko ikasle batzuk irakasle gisa arituko dira.

Irakurri albiste gehiagoJolasmatika-z


[ES]
Teresa Flaño ha publicado en el Diario Vasco un artículo sobre nuestro proyecto Jolasmatika:

Informática, más que un juego.
Profesores de la UPV/EHU desarrollan un proyecto para llevar la programación a la escuela
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/informatica-juego-20180122081259-nt.html

Frecuentemente decimos que en la escuela y en el instituto no se transmite correctamente qué es la informática, ya hemos empezado a cambiar esa situación. El Colegio Samaniego de Tolosa, el Instituto Orixe y la Facultad de Informática hemos puesto en marcha el proyecto JolasMATIKA para explicar mejor qué es la informática, para transmitir que no es sólo tecnología, que también es ciencia.

Ver más noticias sobre Jolasmatika

 

Zientzia gisa irakatsi informatika // Enseñando informática como ciencia

Edurne Larraza irakasle koordinatzailea

[EU]
Aspaldion Informatika Fakultatean esaten dugu hobeto irakatsi behar dela informatika, eskolan eta institutuan. Informatika zientzia moduan erakutsi behar dela, programa informatiko batzuk nola erabiltzen diren erakustea ez dela informatika irakastea. Oinarrizko kontzeptu informatiko batzuk ezagutu behar dituzte ikasleek, eguneroko bizitzako hainbat problema konpontzeko soluzio “informatikoak” asmatzeko balio duten horiek.

Ildo horretan fakultateko sei irakaslek martxan jarri dute proiektu bat, eta artikulu batean deskribatu dute Revista en Docencia Universitaria Informática aldizkarian: Unibertsitatetik lehen hezkuntzara: informatika irakasteko proiektu piloto berritzailea // Desde la universidad hasta primaria: proyecto piloto de innovación docente en Informática

Ekinbide horren barruan Informatika Fakultateko ikasle batzuk irakaskuntza ertainetakoei azaltzen diete, eta azken hauek gero lehen hezkuntzakoei. Zer kontatzen dute ikasgelan? Zeintzuk dira informatikako kontzeptu interesgarri horiek? Zelako emaitzak lortu dira aurtengo saioetan? Horixe da artikuluan kontatzen dena.


[ES]
Desde la facultad queremos potenciar el enfocar la Informática como ciencia en la educación primaria y secundaria, que no solo aprendan a usar algunas herramientas informáticas, sino que se conozcan conceptos básicos de informática que sirven apara encontrar soluciones “informáticas” a problemas de la vida real.

Cinco profesoras y dos profesores de nuestra facultad acaban de publicar en la Revista en Docencia Universitaria Informática el artículo titulado Desde la universidad hasta primaria: proyecto piloto de innovación docente en Informática

En el artículo describen un proyecto suyo en el que estudiantes de niveles superiores se convierten en docentes para niveles inferiores. Así, estudiantes de la facultad  transmiten conceptos de informática en educación secundaria. Y a su vez, luego este alumnado de educación secundaria lo transmite en primaria. ¿Cuáles son las actividades realizadas por estudiantes del grado en Ingeniería Informática? ¿Cuáles son esos conceptos interesantes de informática que han transmitido? ¿Qué resultados se han obtenido en las sesiones iniciales ya realizadas? Eso es lo que describe el artículo.

 

 

JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasmATIKA con centros de Tolosa

Edurne Larraza irakaslea da proiektuaren koordinatzailea

[EU]
Sarritan esaten dugu eskolan eta institutuan ez dakitela ondo zer den informatika. Aldatu nahi dugu egoera hori.

Tolosako Samaniego ikastetxea, Orixe institutua eta gure fakultatea lankidetzan ari gara aurten JolasMATIKA proiektuan. Informatika zer den azaldu nahi dugu, ikastetxeko ikasleek zientzia gisa ere ikus dezaten da helburua, informatika ez dela “teknologia” bakarrik, zientzia ere badela.

Gainera, helburu hori lortzeko, gure fakultateko ikasle batzuk irakasle gisa arituko dira. Gazteago izanda, gertuagokoak izanik mezua errazago zabalduko dutela uste dugu.

Proiektu berritzailea da, lehen aldiz egingo dena, eta gauzak ondo, zabaltzea nahiko genukeena. Oiartzuna lortu du Tolosaldeko medioetan:


[ES]
Ya que frecuentemente decimos que en la escuela y en el instituto no se transmite correctamente qué es la informática, queremos empezar a cambiar esa situación y ya hemos empezado.

El Colegio Samaniego de Tolosa, el Instituto Orixe y la Facultad de Informática hemos puesto en marcha el proyecto JolasMATIKA para explicar mejor qué es la informática, para transmitir que no es sólo tecnología, que también es ciencia.

Para conseguir ese objetivo, serán alumnos de la facultad quienes hagan de profesores ante los chavales y chavalas de la escuela  y el instituto. Pensando que al ser del mismo entorno y más jóvenes conseguirán mejores resultados que si lo hiciéramos docentes de la facultad.

Este proyecto piloto es innovador, es la primera vez que se pone en marcha. Si conseguimos buenos resultados repetiremos la experiencia en más centros. Por el momento ha recibido muy buena acogida en los medios de Tolosaldea.