Zientzia eta Bertsolaritza: Gorka Azkune Tolosan maiatzak 22an

Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia emanaldiak Beasain, Zarautz eta Tolosan

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen  eta Zarautzen hasita, maiatzaren 22an  Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaira salto egiteko.

Hiru zientzialari (fakultateko irakaslea den Gorka Azkune artean) eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

 

Klika sistema eragilean (Maialen Lujanbio, Korrika 2019)

 

Opari bat egin digu Korrikak, opari bat egin digu Maialen Lujanbiok.

Klika SISTEMA ERAGILEAN izenburuarekin KORRIKA-bukaerako mezuan
Informatika erabili du hizkuntzaren biziberritzea aldarrikatzeko.
Irakurri, irakurri:

…KLIKA!

Hizkuntza ez da edukitzekoa.
Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika.

Beraz, KLIKA!
Instalatu eta elika!
Euskara, ez da euskararen gauzetarako aplikazioa.
Euskarak behar du
herri honen Sistema Eragilean.
Memoria handiko lur honen
hizkuntza beti eguneratua, eta software librekoa.

Euskara, bestelakoa baita…
Hain zuzen, besteak bezain bestelakoa.
Bestelakoa eta besteak bezalakoa.

Baina besteekiko badu alde bat:
euskarak dena du aurka;
eta horrexegatik juxtu, dena du mauka!
Dena baitu sortzeko, euskarak,
ia dena du-eta sortzeke.
Dena du egiteko, euskarak, dena du egiteke.

Hizkuntza bat dugu ahulguztiduna.

 

Mila esker Super_Maialen, munduratzeagatik duela 30 urte orduko informatikari euskaldun hasiberriok fakultate honetan sortu genuen hizkuntza berria.

 

Itzultzaile automatiko batek ez du sekula pertsona batek bezala itzuliko

Berria egunkariak Fakultateko irakaslea den Arantza Diaz de Illarrazari egin dion elkarrizketa:

1981etik ari da Diaz de Ilarraza EHUn lanean: euskara informatikan txertatzeko lanean dihardu hasieratik, Ixa taldeko lankideekin batera. Lan andana egin dute: Xuxen zuzentzaile ortografikoa da, ziurrenik, haiek sortutako tresnarik ezagunena.

2018_11_29: EHUko Wikimaratoian Fakultatea lanean

Azaroaren 29an, 15:00etatik 18:00etara, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, EHU-WIKIPEDIA 2018 wikimaratoia izango da.

Topaketaren helburua jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedian igotzea da, berau handituz edo/eta hobetuz.

Gure fakultatea ondo ari da lanean proiektu honetan. 34 ikasle ari dira lanean une honetan: 20 ikasle lehenengo mailakoak eta 14 ikasle hirugarren mailakoak. Guztira 16 wiki-artikulu lantzen ari dira, ia denak berriak euskarazko wikipedian.

[ES]

El 29 de noviembre, entre las 15.00 y las 18.00, en el Centro Carlos Santamaría de la UPV/EHU, en San Sebastián, tendrá lugar la wikimaratón  EHU-WIKIPEDIA 2018.

El objetivo de este encuentro es subir a la Wikipedia en euskera artículos de distintas áreas de conocimiento, para ampliar y mejorar los artículos existentes.

34 estudiantes de la facultad están participando en este proyecto (20 del primer curso y 14 de tercero), realizando en total 16 wiki-artículos.

UPV/EHUko Informatika Fakultatea Euskaraldiarekin bat.

Donostiako Informatika Fakultatean, ahoak bizi eta belarriak prest!

 

Argazkia eta muntaia: Xabier Artola