Inicio > General > Herri ixilean erakusketa

Herri ixilean erakusketa

Martes, 18 de Enero de 2011
Jon Cazenave

Euskal Herriak bi estaturen artean banatutako lurraldeak hartzen ditu,

Espainia iparraldea eta Frantzia hegoaldea. Beren kulturaren zati garrantzitsu

bat partekatzen duten arren, bi errealitate mugakide horien artean alde eta

distantzia handia ere badago: Hegoaldea eta Iparraldea.

Jon Cazenave Donostian jaiotako argazkilari gaztea da: “Baiona bisitatu

nuen behin eta Chemin de Cazenave izeneko kalera ailegatu nintzen. Une

horretan Iparraldeanvv nire abizen eta familiaren arrastoari jarraituko

niola erabaki nuen”. Jonek bidaia batean, bere abizenarekin lotutako leku,

subjektu eta gertaera historikoen inguruko informazio-bilketan oinarritutako

proiektua garatu du. Interes hori, jatorri horien aurkikuntzan baino,

gehiago oinarritzen da Iparraldean zehar, Hegoaldetik abiatuta,

eginiko bilaketa-prozesuan. Road movie moduko bat Euskal Herrian zehar.

Proiektu hau GETXOPHOTO-k Euskal Kultur Erakundearekin (Institut

Culturel Basque) ekoiztutako erakusketa ibiltari batean gauzatuko da,

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.

General

  1. naiara
    Martes, 18 de Enero de 2011 a las 12:17 | #1

    testu luzeegia!

  1. Sin trackbacks aún.