Nor da nor: Goizalde Landabaso
Goizalde Landabaso Deustuko kazetari eta idazlea da. Bizkaia Irratian hasi zen irratiko munduan, eta hortik Euskadi Irratira joan zen. Hamar urtez euskal irratian egin eta gero, Radio Euskadira pasatu zen, eta hor dugu gaur esatari. Graffiti edota Pompas de Papel irratsaio kulturaletan ez ezik, tokiko informazioan ere lan egin du. Idatziko hedabideetan ere kolaborazioak argitaratu ditu; besteak beste, Deia, El País, Egunkaria, Berria, Aizu, Habe eta Jakin-en idatzi du. Idazle moduan, bi liburu idatzi ditu: “Korte bat, mesedez” (Alberdania) eta “Jat” (Elea). Horietaz gain, talde-liburu batzuetan parte hartu du et aune honetan bere hirugarren liburua prestatzen ari da. Besteak beste, Gabriel Aristi eta Gutun Zuria literatur lehiaketetako epamahaikidea izan da.