Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 3. BLOKEA Kultura herrikoiak

ONLINE IKASTAROAREN DINAMIKAREN INGURUAN BI HITZ:

“Kaos sortzailea eta konplexutasuna” nazioarteko online ikastaroa da, bertan elkartuko gara munduko leku desberdinetako jendea, batez ere Euskal Herria, Mexiko, Andaluzia, Galiza eta Valentziar Herrikoa. Dokumentu honetan (pdf) patxadaz irakur daiteke nola lotzen diren Donostiako urriko jardunaldiak eta online ikastaroa.

Ikastaroaren dinamika xumea izango da:

  • Aste bakoitzeko foro bat zabaldu dugu ibilbide bakoitzeko.
  • Foro horren aurkezpenean, aste horretarako abiapuntuko materiala jarri dugu, partaideek irakurri/entzun/ikusi eta bertatik abiatuta bere ideiak, hausnarketa, esperientziak, sentipenak partekatzeko, foroan sarrera bat idatziz.
  • Aste osoa izango dugu partaideok gure ideiak foro horretan partekatzeko, beste partaideekin eztabaidatzeko eta abar.
  • Astea amaitzen denean, hurrengo asteko gaira joko dugu.
  • 50 orduko formazio-egiaztagiria eskuratzeko, aurrez aurreko saioez gain, partaide bakoitzak gutxienez mezu bat idatzi behar du astero dagokion foroan eta gutxienez 18 mezu ikastaro osoan guztira.
  • Asteak eta gaiak partaideak hautatutako blokearen araberakoa izango dira

Online formazioko koordinatzaileak: Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA

Dagoeneko zabalik dago online gunea,
astez aste egituratua, nahi duenak ikuska dezan:
http://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=36

Informazio gehiago eta izenematea: http://www.ehu.eus/eu/web/ism/formazioa

Donostiako topaketekin elkarloturik, sei ibilbide formatibo proposatu ditugu, guztira 50 orduko formazio-egiaztagiria jasotzeko. NAHIAGO DUZUN AUKERA egin dezakezu, zure interesen arabera, eta zalantzarik baduzu edo argi ez baduzu, lasai galdeguzu.

Harremanetarako: ilusionistasozialak@gmail.com

Online ikastaroa eta 50 orduko formazio-egiaztagiria doakoak dira. Ilusionista Sozialen Mintegian ez dizugu eskatuko ezer ordaintzea gurekin batera formatzeko. Geuk ere asko ikasten dugu zure partaidetzarekin!

Aurreko egunetan 1. eta 2. blokeak argitu genituen, gaur 3. Blokea:

3. BLOKEA: Kultura herrikoiak

Bloke hau Donostian egingo ditugun aurrez aurreko saio hauekin lotzen da (12 ordu aurrez aurre):

Urriak 15 Kultura herrikoiak, espazioak eta denborak (4 ordu)
Urriak 19 Kultura herrikoiak eta sortze poetikoa (4 ordu)
Urriak 20 Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 38 ordu egin behar dira online, 7 aste:
1. astea: Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Ahozko historiak
4. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera I
5. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera II
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz
7. astea: Zientziaren jabe-gabetzea

Bloke honen aurrez aurreko atala euskarazko bi ikastaro hauetako batekin konbinatu daiteke, aurrez aurrekoa edo online, 50 eskola-orduak betetzeko (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko):

IKASTAROA (I): HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, aurrez aurrekoa)
IKASTAROA (II): BIGARREN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, online)

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago (ordutegia, lekua, gainerako saioak…)
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago, gainerako blokeak eta abar

Ikastaroko egiaztagiri soziala osatzen duten erakundeak:

Comments are closed.