Uda Ikastaroa: ‘Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua’

Ikastaro honen berri izan dut eta uste dut interesgarria izango zaizuela, bai irakasleoi, bai Hezkuntzaren eremuko ikasleoi eta bai, oro har, hizkuntzen irakaskuntzarekin (izan arlo linguistikoetan zein ez linguistikoetan) eta murgiltze prozesuekin interesa dugun guztioi:

 ‘Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua’ uztailaren 12, 13 eta 14an izango da Donostian

Ikasle guztiek euskarazko hizkuntza komunikazio gaitasun egokia gara dezaten lortzeko nolako esku hartze didaktikoa egin eskolan aztertuko dugu, Euskal Herriko eta Europako adituen parte hartzearekin

Matrikula egiteko unerik egokiena da:  maiatzaren 30a arte matrikula murriztua

Informazio guztia eta matrikula egiteko modua hemen: https://www.uik.eus/eu/heziberri-2020-euskara-ardatz-duen-ikastetxearen-hizkuntza-proiektua

Hona ikastaroaren azalpena:

Gure Hezkuntza Sistemak anbizio handiko hizkuntza-helburuak ditu. Gertuko jendartean eta mundu zabalean era aktiboan parte hartzeko hizkuntza-komunikaziorako gaitasun egokia izango duten pertsonak hezi nahi ditugu: elebidunak eta eleaniztunak. Edozein eremutan (pertsonala, soziala, akademikoa eta laborala) eta egoeratan, bi hizkuntza ofizialetan erraztasunez jardungo dutenak, eta atzerriko hizkuntza batean (edo bitan), nahikotasunez.

Xede horiek lortze aldera, ezinbestekoa dugu ikasleek gaitasun sakona, luzea eta zabala garatzea eskolatze-hizkuntzan, euskaran alegia. Izan ere, egun euskara dugu ikasle gehien-gehienen eskolatze-hizkuntza (gurasoek horrela aukeratuta), eta horietako askorentzat bigarren hizkuntza ere bada; eta hizkuntza gutxiagotua, gainera (oraindik ez du lortu gaztelaniarekiko berdintasun-maila jendarte-egoeretan).

Gauzak horrela, eskolak trataera didaktiko berezia eta egokitua eman behar dio eskolatze-hizkuntzari. Euskararen ikas-irakaskuntzaren prozesua ondo bideratu; bai eskolaldiaren hasierako urratsetan (murgiltze-prozesua deituan),  baita ondorengo mailetan ere. Eskolaldiko maila guztietan ikasleek euskarazko Hizkuntza Komunikazioa Gaitasuna garatzen jarraitzen dutela ziurtatu behar dugu, eta horri begira hizkuntzen arteko trataera integratua (bateratua eta dibertsifikatua) jorratu, batetik, eta, bestetik, arlo ez linguistikoetan edukiak eta hizkuntza-alderdiak batera landu. Gai hauetaz jardungo dugu ikastaroan.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>