PAULO FREIRE GOGOAN poster erakusketa, abenduak 7

Tweet

Datorren asteartean, ABENDUAK 7, Paulo Freireri omenaldi xume bat egingo diogu Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleok, bere jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko:

PAULO FREIRE GOGOAN. POSTER ERAKUSKETA. NON: UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/, 1, Vitoria-Gasteiz). Beheko korridorean eta gimnasioan. NOIZ: ABENDUAK 7, 16:00-19:00

 

Izan […]

ISM2021 Nazioarteko Topaketa Birtuala, abuztuak 4-5

Tweet

2014an Ilusionista Sozialen Mintegia eratu zenetik, urtero-urtero antolatu ditugu jardunaldiak, topaketak eta ikastaroak (2020. urtean izan ezik). Ohitura on hori berreskuratuko dugu aurten, abuztuaren 4 eta 5ean.

Azken bi urteetan, proiektu interesgarriak ezagutu ditugu eta informalki ideiak trukatzen aritu gara. Topaketa birtual hau baliatu nahi dugu proiektu horietan eta beste zenbaitetan dabiltzan pertsonak harremanetan […]

Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?

Tweet

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko.

https://www.ivoox.com/baloreak-hezkuntzan-kolonizatzeko-beste-era-bat_md_66278259_wp_1.mp3

Audioa deskargatu

Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta […]

Ekoizpen-ereduak eta eskola-ereduak: fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa

Tweet

Gai hau hainbatetan ateratzen zaigu, hezkuntzaren inguruko debateetan. Ebaluazioari buruzko ikastaroan informazio gehiago eskatu digutela baliatuz, hona ere ekarriko dut bertan azaldutakoa.

Fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa, hiru ekoizpen-modu dira

Azken 150 urteetan, eskolaren hedapena enpresen beharrekin loturik egon da. Enpresa-ereduen arabera antolatu da irakaskuntza-lana, enpresara egokitzeko (ez soilik baina bai nagusiki).

Fordismoa

Fordismoa […]

IK/KI ikaskuntza kooperatiboaren inguruko hainbat kezka

Tweet

Gai hau hizkuntzen ebaluazioari lotutako Prest Gara ikastaroan sortu zaigula aprobetxatuko dut, bertan idatzitakoa hona ere ekartzeko.

Duda sortu da ea nola segitu IK/KI lanean Lehen Hezkuntzan etxealdi honetan.

IK/KI, ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi… etxetik?

IK/KI ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi teknika-multzo bat da, ikuspegi metodologiko zabalagoetan egoten dena normalean (proiektu bidezko metodologia, ikas-komunitateen metodologia…).

Bi esteka […]

“Zuhaitz izaten irakatsi zidan”, Pedro García Olivoren artikulua euskaraz

Tweet

Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 14. saio honetara! Gaurko saioan, hezkuntzaz ariko gara, harrigarria, ezta? Jeje… Baina beharbada hezkuntzaren ikuspegi berezi bat entzungo duzue, beste modu bat hezkuntzaz eta heziketaz hitz egiteko.

https://www.ivoox.com/hezkuntza-edo-ezkuntza-pedro-garcia-olivoren-aprendi-a_md_48958277_wp_1.mp3

Deskargatu

Eskolak eragiten dituen kalteak espainiar estatuan eta beste leku batzuetan nabarmen salatu dituen pertsonetako bat da Pedro García Olivo. Salatzea, bere […]

“Educación sin propiedad” liburuaren inguruko irratsaioa

Tweet

Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 13. saiora! Gaurko saioan, pixka bat kontatuko dizuet argitaratu ditugun liburu batzuen inguruan eta bereziki hezkuntzaren inguruko liburuari buruz.

https://www.ivoox.com/educacion-sin-propiedad-liburuaren-inguruko-irratsaioa_md_48878978_wp_1.mp3

Deskargatu

2018an, liburu bat argitaratu genuen, Volapük argitaletxearekin prestatutako laugarrena, tetralogiaren azkena. Beno, liburu bakar bat egitea pentsatzen genuen, baina lehenarekin ari ginelarik… beste hirurak idatzi beharra sentitu genuen.

Lehen […]

Irakurmena eta IKTak

Tweet

Gai hau oso zabala izanik, pentsatu dugu bi galderaren bueltan jorra dezakegula:

Zertan aldatu dituzte irakurtzeko moduak IKTek? Nola erabil ditzakegu IKTak irakurmenerako jarduera didaktikoak planteatzeko?

Arazo garrantzitsu bat dugu gure irakaskuntza-lana ikerketen laguntzaz gauzatu nahi dugunok: IKTek (oraindik) ez dute egonkortasun nahikorik ikerketen emaitzak iraunkorrak izateko. Adibidez, 2008an egindako txosten bateko emaitzak ez […]

Testu-liburuen negozioa agerian

Tweet

Libros de texto by PhotoLanda on Flickr CC-nc-sa

Testu-liburuen negozio itzela izugarrizko oztopoa da hezkuntzaren eraldaketarako. Aspaldi salatzen den gaia da baina testu-liburuek atzera egin ezik aurrera doaz, orain gainera, liburuen garestitasuna dela eta, gobernuek politika bereziak garatu dituzte (komunitate autonomoaren araberakoak) liburu horiek familien gastuetan baxuagoak izateko (testu-liburuetarako txekeak, diru-laguntza zuzenak […]

IKTen eragina haurren garunean, ipuin kontalaritzaren aurrean

Tweet

Gaur txio hau ikusi dut eta deigarria egin zait:

https://twitter.com/nabi_onandia/status/1163370914727243777

Gero, harian Iban Onaindiak ondo azaldu du ikerketa hau partziala dela, halakoekin beti erne ibili behar da, izenburuak askotan deigarriak direlako. Horregatik, artikulua deskargatu eta begiratu bat eman diot.

Artikulu honetako autoreek (Zivan, Bar, Jing, Hutton, Farah & Horowitz-Kraus, 2019) alderaketa bat egin dute […]