Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko du urriaren 31n

Tweet

Pozarren jakinarazten dizuet Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko duela urriaren 31n, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (irakasletza eraikinean) areto nagusian, 11:00etan.

Lanaren izenburua: La construcción colectiva del conocimiento comunitario a través de las historias orales para la creación de materiales didácticos digitales

Zuzendaria: Daniel Losada Iglesias

Programa: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta […]

Jabe-gabetzea, zer da hori???

Tweet

Egun hauetan lan eta lan gabiltza, Radio Alegría Libertaria eta Dulantziko Mitxoleta Libertarioak online irrati librea garatzen, eta aitzakia erabili dugu 2015ean Euskadi Irratian egindako elkarrizketa bat berriz ere belarrira ekartzeko. 2015ean izan ziren Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak, eta Kolonbian, Mexikon, Andaluzian, Kanariar Uharteetan.. egiteaz gain, Lesakan egin genuen jardunaldien atal bat, jabe-gabetzearen eztabaida […]

SIN PODER liburuaren argitalpena

Tweet

Volapük Argitaletxearekin batera egindako akordioaren lehen fruitua da SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza dira liburuko koordinatzaileak.

Volapük Argitaletxearekin batera, UPV/EHUko Ilusionista Sozialen Mintegiak, UNILCO-espacio nómadak eta Ilusionista Sozialen Kolektiboak hartu dute parte edizioan.

Liburu honetan, jabe-gabetzearekin lotuta ikusi ditugun hainbat artikulu bildu ditugu, […]

Zertarako irakatsi hizkuntza, ze hizkuntza eta nola?

Tweet

Hizkuntzaren didaktikaren jakintza-eremuan espezialista omen naiz eta… hainbeste urtetan metodologietan mugitu ondoren, neure amarruan erorita nengoela konturatu nintzen duela urte gutxi, tesian harrapatuta nengoelarik Javier Encina ilusionista sozialarekin topatu nintzenean.

Argiope anasuja – Wikipedia

Didaktikaren arazoa da NOLA galderan zentratzen dela, baina ez da zalantzan jartzen ZER eta ZERTARAKO, horregatik NOLA desberdin asko […]

Hizkuntzaren normalizazioa eta Eskola mahai-ingurua, urriaren 5ean arratsaldez #ISM16

Tweet

Azken bi urte hauetan, hausnarketa sakona egiten ari gara hizkuntzaren -eta bereziki euskararen- irakaskuntza moduen inguruan. Hizkuntzaren didaktikan egindako paradigma aldaketek estrukturalismotik ikuspegi komunikatibora eraman gaituzte, baina berdin egiten dugu talka muga handi batekin: irakasten den hizkuntza ez da “benetakoa”, egiantzekoa da, bai, testuinguratze komunikatiboari esker, baina simulazioan mugitzen denez, ez ditu elkartzen pentsatzeak, […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 6. BLOKEA Ahozkotasuna eta kultura herrikoiak

Tweet

Konturatu gara munduko leku desberdinetan antzerako kezkak ditugun pertsonak gaudela, eta pertsona horietako batzuekin harremanetan gabiltzanez, pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela orain arte posta elektronikoz edo bertaratuz izan ditugun truke horiek irekitzea, jende gehiagok parte har dezan. Horretarako, online ikastaro baten proposamena sortu dugu, gure pentsatzeak, sentitzeak eta egiteak partekatu eta elkarri laguntzeko.

Aldi […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 5. BLOKEA Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta kultura herrikoiak

Tweet

Hezkuntzaren eraldaketan, funtsezko deritzogu botere-harremanak malgutzeari. Uneotan Eskolak du hezkuntzaren zentralitatea, eta Eskolan nabarmena da, rol banaketak direla eta, badirela agintzen dutenak eta obeditzen dutenak: irakasleak-ikasleak, ikasle batzuk beste ikasle batzuen gainean, ikasle batzuk irakasle batzuen gainean, guraso batzuk eskolako gainerakoen gainean… Gure ustez, Eskola derrigorrezkoa den bitartean, ezin dira botere-harremanak guztiz deuseztu baina […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 4. BLOKEA Jabe-gabetzea

Tweet

Jabe-gabetzea boterea uztea baino ez da, gauden lekuan edo egoeran gaudelarik boterea dugula sentitzen dugunean, botere horri uko egitea eta beherantz uztea, goranzko erresistentzia-moduak ezartzearekin batera. Jabe-gabetzea hainbat eremutan jorratu dugu: jabe-gabetze komunitarioa, Hizkuntzaren jabe-gabetzea, Zientziaren jabe-gabetzea, Hezkuntzaren jabe-gabetzea, jabe-gabetze sanitarioa, Administrazio Publikoen jabe-gabetzea…

Gai horixe du Kaos Sortzailea eta Konplexutasuna nazioarteko ikastaroaren 4. […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 3. BLOKEA Kultura herrikoiak

Tweet ONLINE IKASTAROAREN DINAMIKAREN INGURUAN BI HITZ:

“Kaos sortzailea eta konplexutasuna” nazioarteko online ikastaroa da, bertan elkartuko gara munduko leku desberdinetako jendea, batez ere Euskal Herria, Mexiko, Andaluzia, Galiza eta Valentziar Herrikoa. Dokumentu honetan (pdf) patxadaz irakur daiteke nola lotzen diren Donostiako urriko jardunaldiak eta online ikastaroa.

Ikastaroaren dinamika xumea izango da:

Aste bakoitzeko foro […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 2. BLOKEA JendeAREKIN eta jendeARENGANDIK

Tweet

Konturatu gara munduko leku desberdinetan antzerako kezkak ditugun pertsonak gaudela, eta pertsona horietako batzuekin harremanetan gabiltzanez, pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela orain arte posta elektronikoz edo bertaratuz izan ditugun truke horiek irekitzea, jende gehiagok parte har dezan. Horretarako, online ikastaro baten proposamena sortu dugu, gure pentsatzeak, sentitzeak eta egiteak partekatu eta elkarri laguntzeko.

Aldi […]