Nitaz

Blog honetan, Hizkuntza eta Hezkuntza ditut hizpide: albisteak, hausnarketak, ideiak… Blog pertsonala da eta gehienbat eskoletan sortzen zaizkigun ideiak, materialak, estekak eta antzekoak argitaratzeko erabiltzen dut.

NITAZ

Urte luzez Donostiako Legazpi 6 euskaltegian helduekin lanean aritu ondoren, 2004. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean hasi nintzen, lehenik Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean eta 2007. ikasturtetik hona, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean ari naiz lanean: 2009. urtera arte, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, jarraian Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, gerora Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea izango zena, eta 2018. urtetik hona, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Irakasle agregatua naiz 2021eko ekainetik.

Nire lan ibilbidearen gorabeherek bultzatuta, urte hauetan hainbat irakasgaitan aritua naiz: Hezkuntza Teknologia, Curriculuma eta Diziplina Arloak, Euskara eta Bere Didaktika, Komunikazio Gaitasunaren Garapena, Hizkuntzaren Didaktika, Gaztelania ikasle bisitarientzat, Hizkuntza eta Literatura Esperientzia Geletan, Hizkuntza eta Teknologia… Gehien irakatsi dudan irakasgaia “Komunikazio Gaitasunaren Garapena -euskara eta gaztelania- Lehen Hezkuntzan I” izenekoa da, Lehen Hezkuntzako graduko lehen mailan. Irakasgaia sortu zenetik eman dut urtero, hau da, 2010-2011 ikasturtetik gaur egun arte.

Horrez gain, gradu amaierako lanak zuzentzen ditut, bai Haur Hezkuntzako graduan, bai Lehen Hezkuntzako graduan.

 

oohhhmmm_tx

SAREAN

Beste blog hauetan ere topatuko nauzue:

  • Jabegabetzea (“desempoderamiento”), Ilusionista Sozialen Kolektiboaren eta UNILCO-espacio nómadaren euskarazko bloga.
  • ¿Quién manda aquí?, blog pertsonala eta da batez ere jabegabetzeaz eta hezkuntzaren jabegabetzeaz aritzen naiz bertan.
  • La literatura es un tesoro, Esperientzia Geletako irakasgaietarako sortu nuen bloga (55 urtetik gorako ikasleak), uneotan neure gustuz eta modu pertsonalean garatzen ari naizena.

ainhoaeus

Interneten beste hainbat lekutan ere banabil, baina errazena da Twitterren bilatzea, @ainhoaezeiza euskara hutsez, edo @ainhoaeus, gaztelania nagusi den kontu kaotikoxeagoan.

 

 

 

ZENBAIT DATU PERTSONAL:

Deiturak / Izena: Ezeiza Ramos Ainhoa
Jaiotza-data: 1971/08/12
Familia profesionala: Hezkuntza
Espezializazioa (UNESCO kodeak): 580100 ; 580300 ; 580200
Posta elektronikoak: ainhoa.ezeiza@ehu.eus / ainhoa.ezeiza@gmail.com
Sare sozialak:
Twitter: http://www.twitter.com/ainhoaeus/ (es) http://www.twitter.com/ainhoaezeiza/ (eu)
Research Gate: http://www.researchgate.net/profile/Ainhoa_Ezeiza/
Blogak euskaraz: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/ http://jabegabetzea.blogspot.com.es/ http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/
Blogak gaztelaniaz: http://yononecesitopoder.blogspot.com.es/  http://laliteraturaesuntesoro.blogspot.com.es/
Blog hauetan kolaboratzaile: http://desempoderamiento.blogspot.com.es/  http://ilusionismosocial.blogspot.com.es/
You Tube: https://www.youtube.com/channel/UCa4a6C9EYeg0FcdekZzdn4Q
LinkedIn: http://es.linkedin.com/in/ainhoaezeiza

IBILBIDE AKADEMIKOA

2015: Tesi-proiektuaren defentsa: Komunikaziorako Gaitasunaren Ebaluazioa Ingurune Birtualetan Goi-Mailako Ikaskuntzan (euskaraz). Daniel Losada Iglesias doktoreak zuzendua. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. Esteka honetan duzu eskuragarri (pdf): https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/17492/TESIS_EZEIZA_RAMOS_AINHOA.pdf

2008: Ikasketa Aurreratuen Diploma (ikerketa-nahikotasuna). Defendatutako proiektua: Ingurune Birtualen Ebaluazio Psikodidaktikoa. Santiago Palacios Navarro doktoreak zuzendua. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

2007: MTC ziurtagiria (Moodle Teacher Certification), Moodle irakasleen erabilerarako egiaztagiri ofiziala

2005-2006: Psikodidaktika doktorego programa. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

  • Análisis estadístico con variables cualitativas. 2 kred.
  • Implicaciones psicodidácticas de las Nuevas Tecnologías. 3 kred.
  • Ikerkuntza proiektuaren konfigurazioa. 3 kred.
  • Innovación educativa y Nuevas Tecnologías. 3 kred.
  • Orientación educativa y desarrollo de competencias socio-personales. 2 kred.
  • La educación en la sociedad del conocimiento. 3 kred.
  • Formulación, análisis estadístico e informatización de invest. educativas. 3 kred.
  • El aprendizaje organizativo en las instituciones educativas. 3 kred.
  • Ikerketa: Ingurune birtualen ebaluazio psikodidaktikoa. 12 kred.

1995 – 1996 : Zientzia Kognitiboko Graduondokoa. Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU (25 kred.)

1989 – 1995 : Psikologian lizentziatua, Industria Psikologian espezialdua (oraingo Enpresa Psikologia). UNED

1989 – 1991: Teknikari espezialista administrazio alorrean. CDEA, Donostia (LH2)

 

IRAKASKUNTZA IBILBIDEA

2004tik gaur egun arte: Irakasle-Ikertzaile Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU)

2018/09/01 – gaur egun arte Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Gasteiz)

2009/11/06 – 2018/08/31 Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola / Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

2007/10/02-2009/11/05 Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila. Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola

2004/12/01-2007/10/01 Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Orain arte emandako irakasgaiak:

  • Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan I: Euskara eta gaztelania. (gaztelaniaren atala). Enborrezkoa. 2010/09/20 orain arte
  • Komunikazio Gaitasunaren Garapena Lehen Hezkuntzan II. Euskara eta gaztelania. (gaztelaniaren atala). Enborrezkoa. 2012/2013 ikasturtean, erdi-bertaratze taldean.
  • Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Hizkuntzaren Didaktikaren atalean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailan. Enborrezkoa. 2013/14 ikasturtetik 2017/18 ikasturtera arte.
  • Hizkuntza eta Teknologia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako 4. mailako irakasgaia, Euskara minorrean (6 kred.). Irakasgaiaren arduraduna. 2013/14 ikasturtetik 2016/17 ikasturtera arte.
  • Bilingüismo y Educación. Enborrezkoa (4,5 kred.) 2009/2010
  • Didáctica de la Lengua I. Enborrezkoa (2,5 kred.) 2009/2010
  • Practicum I – Lehen Hezkuntza. 2008/11/12 – 2009/09/15
  • Practicum II – Lehen Hezkuntza 2009/2010
  • Euskara eta bere didaktika I. Enborrezkoa (6 kred.) 2008/2009
  • Lengua española y su didáctica II. Enborrezkoa (6 kred.) 2007/2008
  • Lengua española para extranjeros – Nivel elemental. Aukera askekoa (8 kred., 1. eta 2. lauhilabetean=16 kred.ikasturteko) 2007/2008-2012/2013
  • Lengua española I – Aulas de Experiencia. Enborrezkoa (4,5 kred.) 2007/2008-2009/2010
  • Lengua española y literatura III – Aulas de Experiencia. Enborrezkoa (2,5 kred.) 2007/2008-2013/2014.
  • Hezkuntzaren Teknologia. Enborrezkoa (6 kred.) 2004/2005-2006/2007
  • Curriculum y Áreas Disciplinares. Hautazkoa (6 kred.) 2004/2005-2006/2007

Gradu amaierako eta master amaierako lanen zuzendaritza

 

Europako kredituak ezartzeko prozesuaz:

  • Hezkuntzaren Teknologia irakasgaiaren ECTS ikas-gida diseinatzea (Pedagogiako 2. maila, enborrezkoa). Europako kreditua ezartzeko jarraipen programa (KREDIjarraipen) 2006/07 ikasturtea. SAE/HELAZ, EHU. ISBN: 978-84-9860-069-8

IKTen aplikazioa irakasgaietan:

  • Ikaskuntza-plataformaren erabilera irakasgai guztietan:
    • Moodle esperientzia pilotuan: 2004/2005 ikasturtean
    • Moodle plataforma ofiziala abian jarri zenetik orain arte.
  • Twitter-ren erabilera Lengua Española para Extranjeros irakasgaian: #aprendesp hashtag kolaboratiboaren erabilera, #IKTatuta hashtaga Hizkuntza eta Teknologia irakasgaian.
  • Facebook-en erabilera Lengua Española para Extranjeros irakasgaian: (azalpen posta) Nazioarteko biltzarrean aurkeztua: Ezeiza, A. (2009). Facebook como apoyo a la docencia presencial:¿son nuestros alumnos “amigos”? I Congreso Internacional sobre Antropología Audiovisual eInvestigación en Tecnología Educativa. Madril, 2009ko irailaren 9 eta 10ean – ISBN -978-84-692-5550-6

IKERKETA-LERROAK

  • Partaidetza, kultura herrikoiak eta jabegabetzea
  • Ingurune birtualen ebaluazio psikodidaktikoa
  • Komunikaziorako gaitasunaren ebaluazioa ingurune birtualetan
  • Irakasleen formazioa metodologia aktiboetan
  • Sormena eta berrikuntza hezkuntzari aplikatuak

Ikerketari buruzko informazioa: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/biltzarrak-eta-argitalpenak/

UNIBERTSITATE AURREKO LAN-IBILBIDEA

1991-2007 Legazpi 6 euskaltegia. Donostia.

Ardurak:

  • Euskaltegiko administrazioko langileen euskalduntze/alfabetatzerako ikas-materialen hautaketa eta egokitzapena
  • Administrazioko langileen jarraipena egiteko Administrazioaren eta euskaltegiaren arteko harremanetarako koordinatzaile
  • Administrazioko Hizkuntza Eskakizunen prestakuntzarako tutoretza-saioen plangintza eta antolaketa
  • HABEk xedatutako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren garapena (1997-2007):
    • Alderdi teorikoak sakontzea
    • Gure zentroaren ezaugarririk behinenak identifikatzea eta ondorio didaktikoak ateratzea
    • Mailaz mailako metodologia eta programazioa uztartzea
    • Helburu nagusiak eta ikasgelarako eguneroko helburuak zerrendatzea eta antolatzea mailaren arabera
    • Ebaluazio Plana antolatzea eta koordinatzea
    • Batzordean hartutako erabakiak eta egindako zehaztapenak idatzizko dokumentuan jasotzea
  • Batzorde iraunkorrean parte hartzea: berriztapen kurrikularra
  • Didaktika erabakietan parte hartzea eta plantilako irakasleak orientatzea (1997-2007):

– Euskararen irakaskuntzarako kurrikulu berriaren ezarpenaz eta programazioen eta didaktikaren moldaketaz arduratzen den batzordearen partaide

– Euskaltegiko ebaluazio planaren koordinatzaile eta orientatzaile

– Euskaltegiko ikasleen satisfakzio-maila neurtzeko inkestaren diseinuaren eta aplikazioaren arduradun

  • Didaktika eta pedagogiari lotutako ikastaroak ematea:

– Ahozkotasuna lantzen HH eta LHn. Marianistas Ikastetxea, Donostia, 2003-04

– Hizkuntzen Didaktika Bateratua DBHn. 90 orduko ikastaroa. GARATU, Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritza. Bilbo eta Donostia, 1999-2000

– Testuen Ulermena eta Ekoizpena: Testu tipologia eta lanerako prozedurak. 45 orduko ikastaroa. GARATU. Eibar, 1999-2000

– Idazkuntza: gelarako lan-proposamenak. 60 orduko ikastaroa. GARATU. Donostia.

– Ikasgelako Diskurtsoa Lehen Hezkuntzan. 60 orduko ikastaroa. Durangoko EPA (Berritzegunea), Durango, 1999

– Ahozkotasuna Lantzeko Proposamen Didaktikoak. Ertainetako eta euskaltegietako irakasleentzako hainbat ikastarotan.

– Berbaldian Oinarritutako Irakasbidea. 15 orduko ikastaroa. Glotodidaktika II. UEU, Iruña, 1996

– Idazkeran Trebatuz.  60 orduko ikastaroa. Legazpi 6 euskaltegia,1998/99 eta 1999/00

– Hizkuntzaren Garapena Laneko Zereginetarako: 4. HE. 1999tik 2007ra. 220 orduko ikastaroak

1997-2015 HAEE-IVAP

Kanpoko teknikaria

EGINKIZUNAK:
Administrazioak deitutako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketa probetan zuzentzaile, 3. eta 4. Hizkuntza Eskakizunetan batez ere, deialdi itxietan eta hainbat oposizio eta lan-poltsatan