Euskarako eskolak jomugan. Egokia al da metodologia?

Tweet

Galdera horixe egin zidaten Hik Hasi aldizkariko lagunek, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak gazteekin egindako inkesta baten emaitzen harira. Poz handia eman zidan nirekin harremanetan jarri izanak.

Aurretik, aipatu nahi nuke Hik Hasi aldizkariak egiten duen lana oso estimatua dugula hezkuntza fakultateetan, gaiak modu argi, xume eta esanguratsuan lantzen dituztelako. Unibertsitatearen munduan, gero […]

Parte hartzeko deia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan [PROIEKTUA]

Tweet

Gure ikerketa-taldean (ISM-UPV/EHU) proiektu bat prestatzen ari gara 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza-erakundeetan ahozkotasuna dinamizatzeko, eta parte hartu nahi duten irakasle, ikertzaile, eragile edota ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu, bide hau gurekin batera ibiltzeko.

PROIEKTUAREN POSTERRA

Proiektuaren zirriborro osoa irakurri gabe, poster honetan begiratu arin bat eman diezaiokezu proiektuari (HEMEN KLIKATUZ irudia hobeto ikusiko duzu eta deskargatu […]

Fontes Linguae Vasconum 50 argitalpena, sarean

Tweet

Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari argitalpena paperean duela hilabete batzuk argitaratu ostean, aste honetatik aurrera sarean ere eskuragarri duzue, artikuluz artikulu deskargatzeko moduan, esteka honetan:

http://culturanavarra.es/eu/fontes-linguae-vasconum-50-urte

Liburu honetan, Ilusionista Sozialen Mintegiko Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina kideek artikulu hau argitaratu dute:

“Ahozkotasunaren didaktika ikuspegi dialektikotik abiatuta”

Esteka honetan […]

Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan: mintegiko bideoak

Tweet

Aurreko astean, otsailak 17, UPV/EHUko Hizkuntzategiak antolatutako lehen mintegian ahozkotasuna izan genuen hizpide.

Mintegiaren izenburua: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Mintegia UPV/EHUko Blackboard Collaborate plataformaren bitartez egin genuen eta saioa grabatua izan zen. Hala ere, bi orduko bideo bat igotzeak zentzu handirik ez duelarik, eta hasiera partean arazo tekniko bat izan genuenez, pentsatu […]

Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Tweet

Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango dugu, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.

Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen […]

Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika ikastaroko hainbat material

Tweet

Blog honetan bertan azaldu bezala, uztailaren 9 eta 10ean Donostiako Miramar jauregian izan nintzen, Mintzola Ahozko Lantegiak koordinatutako ikastaroan. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Mintzolako lagunei, gonbiteagatik eta ikastaroa aurrera eramateko egindako ahalegin izugarriagatik!

Lehen egunean, ahozko sorkuntzen didaktika izan zen hizpide nagusia eta bigarrenean, berriz, ahozkotasunaren didaktika. Nik bigarren egunean nuen […]

Udako ikastaroa: Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzaren didaktika. Animatzen?

Tweet

Aurtengo udako ikastaroak zoritxarrez ezohiko egoeran gauzatuko dira. Hala ere, ikastaroetako koordinatzaile guztiekin hitz egin ostean, hainbat ikastaro gauzatuko dira, modu batera edo bestera.

Udako Ikastaroak 2020 – UPV/EHU

Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekin Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi […]

Ahozkotasuna ikuspegi dialektikotik abiatuta: FLV aurkezpena

Tweet

2019ko martxoaren 6 eta 7an Fontes Linguae Vasconum 50. urteurreneko Oroipen Kongresua egin zen Iruñean, bertan hartu nuen parte Hizkuntzen Didaktika lan-taldean, ahozkotasunaren inguruko komunikazio batekin, hauxe lagungarri gisa erabili nuen aurkezpena:

Eztabaida sutsua eragin zuen, batez ere tentsioa sortu zelako hizkuntzen irakaskuntzaren ingenieritza/arkitekturaren eta ikuspegi dialektikoaren artean. Gure ikerketa eta esperientziek erakutsi digute […]