EHUn prekarizazioa eta murrizketarik EZ! [Prentsa-oharra]

Tweet

Aurreko asteartean, 2023ko uztailaren 18an, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek UPV/EHUko Gobernu Taldeak ordezko irakasleen kontrataziorako ezarri dituen baldintzak salatzeko prentsaurreko bat eman dute.

Hona hemen lankideon artean zabaldu duten testua:

EHUn lan baldintza duinen alde: prekarizazio eta murrizketa gehiagorik ez!

LOSUren ezarpenaren aitzakiarekin UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileon lan baldintzak okertzeko arriskuan aurkitzen gara, […]

Microsoft 365era migrazioari uko egiteari buruz

Tweet

Euskal Herriko Unibertsitateak software pribatiboa erabiltzeko jauzi handia egingo du datozen asteotan. Zoritxarrez, gure epostak, teledeiak, dokumentuak eta bestelako IKT harremanak enpresa multinazional baten esku utziko da, eta gainera, dirua aurreztuko dugula adierazi nahi izan du Errektoretzak, mendetasun teknologikoak dituen ondorio negatibo itzelak ezkutuan utzirik.

Mezu baten bitartez, adierazi zaigu progresiboki pasako garela M365era, […]

Pandemia egoeran fakultateko eskolak (beranduxeago) hasteaz, bi hitz

Tweet

Astelehenean, irailaren 7an, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko hezkuntza graduetan ikasturte berria abiatu zen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan (lehen Magisteritza deitu izan zaion ikastetxean). Uztailean iragarri bezala, irailaren 7 eta 8a 1. eta 2. mailako ikasleekin aurrez aurreko aurkezpena egingo zen, eta eskolak irailaren 9an hasiko ziren. Nik aurten Lehen Hezkuntzako Graduko […]

Ebaluazioa eta kalifikazioa unibertsitatean: ipurdia ageriago

Tweet

Hala dio esaera zahar batek, bere askotariko bertsioetan: “Tximinoa, arbolan gorago, eta ipurdia ageriago”. Esaera honek tximinoa tenteltzat jotzen du, baina tximinoa ez da batere tentela, oso arina da eta azkarra, eta ez dio gehiegirik axola bere ipurdia agerian geratzeak, ze ipurdia ikusi badiozu, orduan behean zaude, oso leku txarrean…

https://pxhere.com/es/photo/1377264

Ez […]

[Irratsaioa] Eraso sexista EHUn

Tweet

2018ko martxoaren 8an, eraso sexista bat gertatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean: Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle gizonezko batek bi ikasle emakumezko iraindu eta makilez jo zituen, Leioako Ikasle Feministek salatu bezala. Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzak eraso hau gertatu izana onartu du eta irakaslea hilabete batez zigortu du, lanera joan ezinik.

https://www.ivoox.com/eraso-sexista-ehun_md_30239359_wp_1.mp3

Ir […]